Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Su-etenak negoziazio prozesua abiatzeko baldintza behar duela diote batzuek, eta ondorioa izango litzatekeela bestetzuek. Berria - Euskal Herria 2004-05-08
Hamaika liburu ederren arrastoan jartzen gaitu Pablo Sastreren liburu honek: batzuk ezagun samarrak; bestetzuk, aldiz, harribitxi ezkutuak . Berria - Kultura 2004-01-03
Batzuetan, bakarkako jolasa; bestetzuetan, beste batekin egiten genuen jolasean. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 16. orr.
Txantajea deitzen diote batzuek horri; zerga bestetzuek. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 29. orr.
Batzuk bina edo hirunaka, bestetzuk bakarka. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 106. orr.
Istorio batzuk entzungo joaguz, batzuk ezagunak, bestetzuk ez hainbeste, eta bide batez akaso zeozer ikasiko dok. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 95. orr.
Bestetzuk, zeure borondatez eta eginiko promesa baten ordainez joan zinela ere esan izan didate. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 20. orr.
Noraren aitak maiz izaten zituen halako kontraesanak, ba-tzuetan kondena makur deiturik bestetzuetan halabeharrak eskura jarritako eginkizun goratsutzat zeukanari. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 75. orr.
Batzuetan laranjak ipintzen nituen; bestetzuetan sagarrak; nik murduskatu edo milikatu nitzakeen titiak ziren, eta beheko sakonunean zapi bat ezartzen nuen gurin edo olio apur batekin. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 89. orr.
Zeren, batzuetan, erregeek, adinagatik, ezin baitute gobernatu, eta bestetzuetan, ahal izan arren, nahiago izaten dute ministro eta kontseilarien bitartez gobernatzea, gustura daudelako haien hautapenarekin. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 162. orr.
Kalea luzea zen, eta bi aldeetan zeuden etxeek -horietako batzuk sutan eta bestetzuk erdi suntsiturik- argiro adierazten zuten oso gogorra izana zela infanteriako soldadu haiek bertan agertu aurretik, artilleriak eragindako zigor-erasoaldia. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 153. orr.
Neska baten aurpegia zuen gehienetan, baina bestetzuetan baita neure buruari aitortu nahi ez nion norbait difuminatuago batena ere: erretzen zaituen baina erretzen zaituela onartu nahi ez duzunaren aurpegia. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 24. orr.
Esaldi hori batzuetan beldurgarri, bestetzuetan bizkorgarri, anonimo samar diren horietakoa da, eta antzekoak izan nituen probarako bidelagun, nire txanda iritsi arteko biderakoaren gisan. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 50. orr.
Batzuetan, ukitu besterik ez ditut egiten, gertu-gertutik begiratzen diedala; bestetzuetan puskatu egiten ditut haien kraska hots luzea aditzeko edo, oso hezerik baldin badaude, su ematen diet, asko kostata eman ere; ondoren, lohiaz beteriko esku-ahurrak garbitzen ditut pareta baten edo arbola baten enborraren kontra. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 38. orr.
Batzuetan pazientziaz eta isilean jasotzen zituen, bestetzuetan garrasika eta auhenka. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 169. orr.
Beste zenbait bidaiari kantuz eta irriz, bestetzuk telebistan ematen ari diren Milenium programari so (agian zu ere ikusten ari orain berean). Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 72. orr.
Lehengo balienteak ere kikilduta, irri urduri bezain inozoa egin dute mutil batzuek, ukondoarekin laguna jo bestetzuek; lotsatienak gorri jarri edo sartaldeko zeruertz gorriari begira geratu dira. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 67. orr.