Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bestetik, EHUn dagoen giroa horren tenkatua ez egotea lortu beharko luke, hainbeste zinpeko eta polizia gabe. Berria - Euskal Herria 2004-04-01
Behar dena da kaleratzea alde batetik aztertzea, separazioa bestetik eta erreklamazioak bestetik. Berria - Euskal Herria 2006-01-22
Bestetik, exageraziorako joera hori egiazkoa bazen, galde dezake gure aldizkariaren irakurleak, zer dela eta ez zuen idazle frantsesak lehoiaren aipamenik ttikiena ere egin? Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 127. orr.
Bestetik, nolabaiteko feedback-a lortu behar dugu, entzuleriak eta jendeak, oro har, erantzun egin dezala kanpaina honen bitartez. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 41. orr.
Eta, bestetik, nolako itzulpena eskaintzen den oraingoan, Patxi Altuna maisuaren eskutik. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 9. orr.
Hemendik egunean bat; hortik erdika bat; bestetik hiru laurden.. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.
Handik astebetera, berriz, maiatzaren 15ean, bake-akordioa sinatu zuten Zornotzan Serrano jeneralak, batetik, Madrileko gobernuaren aldetik; eta Bizkaiko Diputazio karlistak, bestetik, Carlos VII.arenetik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 68. orr.
Bestetik, irrikaz egoten zen eskolako lanak etxean egiteko, baina ezkutuan egin behar izaten zituen, gauminean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 7. orr.
Baina, bestetik, ez du garrantzi handirik -gehitu nuen berehala, ikusten bainuen Endrek serio begiratzen zidala eta eskua jasotzen zuela nire hizketa eten nahian. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 135. orr.
Batetik ez bada bestetik -esan zuen Rübsam doktoreak, eta Dembaren dirua poltsikoratu zuen, kontzientzia erabat garbi ez zuela. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 171. orr.
Eta bestetik, kirol-literatura da, kirol hitzaren bi adieretan: antzinakoan eta gaurkoan, "jolas" baita batik bat, baina baita "norgehiagoka" ere. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 10. orr.