Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

besterentzaile (corpusean ez dago; ETCn 21 agerraldi) izond/iz besterentzen duena.

Titulu hori nabaritasun-aktarekin osatu behar da, sinesgarriro egiaztatzen ez denean eskualdatzailearen edo besterentzailearen titulu eskuratzailea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hipoteka Legeria, (Eba Gaminde, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2004

Kasu horretan, eskuratzaileak bost urteko epea betetzeko falta den denboran soilik jasan beharko du errentamendua, eta besterentzaileak indarreko errentaren hileko bat ordaindu behar dio errentariari, bost urtetik gorako kontratua betetzeko falta den urte bakoitzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hiri-errentamenduen Legea, , IVAP/IZO, 2004

Abolorio- edo ondare-ondasunei dagokienez, besterentzailearen ondorengoek, eta horren alboko ahaideek ere bai, baldin eta horiek laugarren gradurainokoak badira, ondasunak zein lerrotatik etorri, eta lerro horretakoak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Foru Lege Zibilak, (Begoña Landa, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2005

Alabaina, erakunde besterentzaileko zerbitzu teknikoek uste baldin badute baloreen ohiko negoziazio-bolumenak ez duela bermatzen merkatu-prezio egoki bat osatuko denik, bai besterentzea bai prezio-zehaztea beste besterentze- edo baloratze-metodo bat erabiliz egiteko proposa dezakete, hartarako arrazoiak emanda. ETC-zientzia, zuzenbidea   Euskadiko Ondareari buruzko Legea, , Eusko Legebiltzarra, 2006

Era berean, kostu bidezko besterentzeak iruzurrezkoak direla uste da, horiek egin aurretik besterentzailea epai bidez kondenatua izan denean edozein auzialditan, edo horren ondasunak enbargatzeko manamendua eman denean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kode Zibila, , IVAP/IZO, 2007

Identifikazio besterentzailearen bidez eratzen da nia. ETC-zientzia, zuzenbidea   Nortasunaren nahasteen etiologia eta tratamendua, Mikel Haranburu, Marian Soroa, Joana Esteve, Nekane Balluerka, Arantxa Gorostiaga, UEU, 2011

Lehenengoei dagokienez, KZren 1297.II artikuluak zera dio: era berean, kostu bidezko besterentzeak hartzekodunen maulan egin direla uste da, horiek egin aurretik besterentzailea epai bidez kondenatua izan denean edozein auzialditan, edo horren ondasunak enbargatzeko manamendua eman denean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zuzenbide zibila III (Betebeharren zuzenbidea, erantzukizun zibila eta kontratuen teoria orokorra), Ibon Viteri, UPV/EHU, 2011

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus