Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bestera adlag beste moduz, bestela.

Zaletasunak, ordea, bestera tiratzen zidan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 35. orr.

Gogoz bestera, atzera gabeko puntu batera iritsi dira.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 20. orr.

Propaganda ofizialak dioenaren guztiz bestera, borondate oneko jendea oso arriskutsua da, inozotasunarekin estaltzen baitute ezjakintasuna, eta onbeharraren nahiarekin injustizia oro.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 66. orr.

Kontakizun honek aspaldi izan zuen hasiera eta gogoz bestera narama.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 18. orr.

Mutilak, ordea, bestera egin zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 16. orr.

Haiek ere, antza, trago bakarra hartzekotan sartu, eta ondoren, hasierako asmoaz bestera, luzaroago geratu ziren; izan ere aurrean hainbat baso hustu edo erdi hustu zeuzkaten, nahiz eta haiek sobrare usteko zuten bakarra edan zutela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 12. orr.

Frau Weinberg setatsuaren oso bestera, Jonas gaztea mutil isil eta liburuzalea zen, ikasketetan nabarmendu egiten zen eta zientzialari edo doktore izan nahi zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 17. orr.

Froga nazazu, eta ostera ere dut kontua hitzez hitz errepikatuko, eromen txolinak ohi duenaz bestera.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 154. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus