Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina frogatua al dago, bada, naturak jende honek sinestarazi nahi digun besteko ugaldu beharra duela? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 183. orr.
Ordurako bagenekien tribuaren barneko liskar sarritan latzek jeltzaleen jarrerak besteko mina eragiten zizutela. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 300. orr.
Margolariaren begietara, Cranach-en eskutiko gizon ezezagun baten erretratuak Erasmoren erretratuak besteko balioa du. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 24. orr.
Zeren, artile harilean altzairuan besteko gorputza badago, biek berdin pisatu behar dute, gorputzen eginkizuna denari beherantz sakatzea delako; berez hutsune denak, ostera, pisu gabe dirau. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 53. orr.
Neskak The Clash izenpeko bizkar zabal gihartsuan ondo erreparatzeko besteko denbora eman zuen itzultzen. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 124. orr.
Eta Lucasen besteko ilusioz egon zen emanaldiaren zain; baina programaren bezperan eztarriko minez jaiki zen Lucas eta kalentura apur batez eta ezin izan zion Shisha Pangmari behar beste arreta jarri. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 73. orr.