Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

besteetan adlag beste batzuetan.

Utzi zuten herria, eta batzuetan trostan eta besteetan urratsean, Amezketaraino iritsi, eta han gelditu ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 136. orr.

Jaunak Israel bedeinkatzea atsegin zuela ikusirik, Balaan ez zen besteetan bezala iragarpen bila joan, baizik eta basamortura begira jarri zen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 220. orr.

Paperean bederen, desberdinak dira toki batzuetan eta besteetan eskaintzen diren ikasketak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 100. orr.

Argi dago, multzo horiek herskari batez osatuak daudela, batzuetan aurretik eta besteetan atzetik likido bat edo sudurkari bat dutelarik; baina zer ateratzen da hemendik?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 80. orr.

Nobela laburra, eta batzuetan ipuin, besteetan estanpa izan daitezkeen edo diruditen atal txikitan antolatua.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 236. orr.

Maite zuen Gregory eta honen istorioak atsegin zitzaizkion, inoiz ez baitziren berdinak, aldiro deskribapen berriren bat sartzen baitzuen, batzuetan tristeki, besteetan alaiki, eta ahotsaren doinuak ere neurtera berria ematen baitzien.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 17. orr.

Besteetan baino lehenago entzun ziren aurreneko zurrungak jangela gaineko lotegi handian.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 103. orr.

Erosoago eta etxekoago sentitzen gara leku batzuetan besteetan baino, ezin dugu hori ukatu.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 157. orr.

Beharbada, haur literaturako klasiko handietan besteetan baino nabarmenagoak izaten dira autoreen patologiak, baina Peter Pan muturreko adibidea da.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 14. orr.

Batzuetan polita iruditzen zitzaion, itsusia besteetan.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 62. orr.

Hartara, batzuetan asmamenaz baliatu beharra izan dugu eta besteetan ezinaren aurrean makurtzea besterik ez dugu izan, itzulpena taxuz egitekotan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 11. orr.

Eta besteetan, ustekabean, isiluneak, hildako denborak, barku bat portutik urruntzen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 64. orr.

Bustitako lekuetan, ilea beltz eta leun ageri zen; besteetan, aldiz, latz, xerlo argi eta ile-urriekin, txingor-erauntsiak soildutako galsoroetako lasto izpien antzera.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 33. orr.

Bibi, Joxanekin pega-pega eginda, lapa bat bezala, irribarretsu egon zen gau osoan, gogotsu, gozo, eskua Joxanen gerrian batzuetan, honen saman eta bularrean besteetan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 21. orr.

Alproja, bai horixe! Nahi duenean islamdar petoa eta komeni zaionean atzerritar interesantea; batzuetan Nasser, besteetan Peter.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 115. orr.

Abeli iruditu zaio Joxek kajoiak eta ateak ireki eta sillak mugitu dituela, eta joan-etorriak iraun duen bitartean Abelek behin eta berriz bihurtu du burua, behakoa batzuetan ate itxi berrian eta besteetan irekian jartzeko.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 68. orr.

Edozein modutan, aitortu behar dut ni hobeto bizi izan naizela bikotekidea izan dudan aldietan besteetan baino...  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 150. orr.

Baina Larragatik eta Argako arrotik etorriko dira orain, besteetan bezala.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 246. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus