Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina bestaldetik, mintzatu balitzait eta galdatu zer xedetan nintzen, ene ihardespenak ez zion argitasunik ekarriko. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 128. orr.
Bitxia da ebakitako egunkari zatiekin gertatzen dena: askotan, egunkari txatalak ebakita dauden lekutik baino, bestaldetik interesgarriagoak suertatzen dira. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 24. orr.
Ataurrean, kalearen alde batetik bestera zeuden harlauzak kontatu zituen, alde batetik bestera hamahiru, bestaldetik bueltan berriro kontatuta hamaika. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 36. orr.
Bestaldetik, ordea, zenbait gauzatan puritanismorik estuenera jotzen dute. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 41. orr.
Inork bestaldetik erantzun beharrik izan gabe ere, informazioa ematen dute linea eman zain edo komunikatzen ari diren telefonoek: zenbat metro koadro dituen apartamentuak, atiko edo soto batean ote dagoen telefonoa, argiak piztuta edo itzalita ote dauden. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 49. orr.
Bestaldetik, nagoen tokian, Azkaraten gora, Izarraitz bailara, Madariaga, Aittola eta Lastur. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 86. orr.
Alde batetik Berlody, Uhartehiriko jauregiko jauna gorrien hautagai, Le Réveil Basque bere astekariarekin, eta bestaldetik, Donazaharreko jauregiko Etcheverry, Le Réveil-i buru egiteko, Eskualduna sortua zuela. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 28. orr.
Bestaldetik, kultu aniztasuna alde batera utzita ere, lege zibilak saihets dezake indarra eta bortxa erabiltzea, senar-emazte pozgabeak loturik edo ezkon barruko ezkongetza nahitaezkoan iraunarazteko -azken hori deitoragarri izan arren, ohitura nahiz gizartearentzat-. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 67. orr.
Fedro elkarrizketa, bestaldetik, ederrenetarikoen artean dago. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 49. orr.