Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

besoetara adlag zerbaiten edo norbaiten magalera; norbaitengana babes bila.

-Pedro! -Luisak atearen maratila jiratu zuen eta Pedro besoetara joan zitzaion.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 97. orr.

Neure buruari agintzen diot haien besoetara jausiko naizela txakurkume baten moduan.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 79. orr.

Eugeni, Saint-Ange Anderearen besoetara oldartuz: Oi, ene laztana! Adoratzen zaitut.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 113. orr.

Eta orduan izaten zen latzena, ez genekienean elkarren besoetara biltzeko, larrua jotzeko sukar menderakaitza nola atxiki.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 46. orr.

Lehen kasuan, neskato bat etxetik ihes egina zen bere irakasle izandako gizon heldu baten besoetara jauzi egiteko.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 69. orr.

Eta bultzada bortitz bat ematea edo atximurka egitea pentsatu zuen arren, horren ordez bere besoetara erakarri zuen pixkanaka.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 60. orr.

Langile bat zerraldo erortzen zenean, nekeak eta bero itogarriak jota, kaleko hotzaren besoetara botatzen zuten kontramaisuek, inolako gupidarik gabe.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 102. orr.

Eta papereko mezua nola edo hala irakurtzearekin batera, kateatik tiratu, uztaia hautsi, eta errezelaren bestaldean zegoen printzearen besoetara abaildu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 139. orr.

Bata bestearen besoetara lerratu ziren, axolagabe, ondotik pasatzen zitzaizkien kideen erdian musu eta balakari.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 22. orr.

Bada, otsokumeak arin baino arinago deskubritu zuen Wendy irlara etorri zela, eta haren bila hasi zen, topatu arte; eta biak lasterka hasi ziren, bata bestearen besoetara heldu arte.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 110. orr.

Babarrunak ordura arte inoiz inor besarkatu ez zuen bezala besarkatzen zituen bere besoetara heltzen zirenean.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 144. orr.

Gaiztakeriaren tentaziotik ihes egin nahian, irudizko ontasun hutsaren besoetara oldartu zen, eta babesleku bat eraiki zuen bere buruarentzat, non justizia eta egia erabatekoak baitziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 74. orr.

Edredoi eta guzti bildu nuen neure besoetara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 374. orr.

Emakume gehienak neure ospearen irrikan edo nik ez dakit zeren esperantzan etortzen ziren nire besoetara.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 31. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus