Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

besoetan adlag besoen artean, besoen artean eutsita.

Bere arreba Annettek ez bezala, bi urte lehenago jaioa hura, Stephenek nolabaiteko atzerapena nabari zuen haur-motrizitatearen zenbait mailatara iristeko -eseri eta zutitzeko, eskuak kontrolatzeko, ibiltzeko- eta muzin egiten zion bestek bera besoetan hartzeari.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 196. orr.

Manolok hiruzpalau seme-alaba zituen, eta azkena bularreko haurra zen oraindik; saski batean sartuta egoten zen askotan andre Venanciaren gelan, eta Luluk besoetan hartuta erabiltzen zuen galerian paseatuz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 111. orr.

Marcosek gitarra lurrean utzi, Maria besoetan hartu eta etxera eraman zuen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 105. orr.

Aitak porlan freskoa bota berri zegoen espaloi zati bat seinalatu zuen: ni besoetan hartu eta harantz desbideratu zen, kumea besoetan daraman hartz bat bezala, ni airean eramateak ematen zion abiaduraren baldarrarekin, zapatak porlan freskotan hondoratu eta porlan bigunaren gainean halamoduzko dantza bat trazatuz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 22. orr.

Greziako soka-tresnen airea gogorarazten dute, izan ere, sokazkoak baitira, baina besoetan hartuta barik mahaiaren gainean jarrita jotzen dituzte tresnok.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 283. orr.

Irribarre, haurdun gaudela jakiten dugunean; irribarre, umea besoetan hartzen dugunean.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 10. orr.

Emakume gazte bat, besoetan umetxo bat duela, autobusera igotzen da.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 63. orr.

Laster zeuden elkarren besoetan, ohe barneko epelean.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 107. orr.

Eta begirada hura amaitu baino lehen besoetan nuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 170. orr.

Ama batzuk umeak besoetan, mantarretan bilduta.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 70. orr.

Eguzkipean igurikitzen dute, beren txilaba arreetan gizonak, soineko eta zapi koloretsuz jantziak emazteak, seme-alabak besoetan edota inguruan dituztela.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 51. orr.

Erdi lo geratu nintzen osabaren besoetan irribarretsu eta, egoera atsegin hartatik emeki-emeki atera nintzenean, ea berari gauza bera egitea nahi al zuen galdetu nion.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 20. orr.

Oztopo hori gaindituko duzu agian, ez zaitez ordea suntsituko duzulakoan hantustetu: Jainkoaren amodioa garaituko duzu, ez ordea deabruaren beldurra; eta, zure maitea besoetan harturik, haren bihotza taupadaka sentituko duzularik, izuz ariko zaio taupadaka eta ez amodioz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 49. orr.

Orduan, bigundu egin zuen Jainkoak erregea. Larriturik, aulkitik jaiki eta besoetan hartu zuen Ester, bere onera etorri bitartean. Erregeak hitz gozoz lasaitzen zuen,  Elizen arteko biblia   EstGr 204,8

Ez dut labanaren lana sumatu, sokak manta zatiz egina izan behar du Berehala erori da Camañezen gorpua, ez dute besoetan hartu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 99. orr.

Bego Irisen besoetan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 41. orr.

Ez zuen lotara joan nahi, eta amak besoetan eraman behar izan zuen.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 11. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus