Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Une batez, Renék keinu bat egin zuen -bihotza erdiratzen zait gogora ekartzen dudan bakoitzean-, makurtu zen, eta besatara bat hosto idor hartu zuen, gero, Jeanneri jaurti zizkion. ETC-literatura, saiakera Desolamendua, Yasmina Reza (Xabier Iaben), Igela, 2006
Egur bila joan zen ondoren, sutarako, eta bi besatara ekarri zituen. ETC-literatura, saiakera Horrela egiten dute emakumeek amets, Kressmann Taylor (Joxan Elosegi), Alberdania, 2008
Edo bestela erreka lehortuetara joaten da akazia abarrak biltzera, haritxo batekin lotzen ditu eta Aammaren etxera eramaten du besatara. ETC-literatura, saiakera Basamortua, J.M.G. Le Clezio (Luis Berrizbeitia), Elkar, 2009
Urez ase eta, martxo hondarreko eguzkipe berotik itzalpeko behitegi ilunera ordu, han edukiko zuten besatara bana belar ondu, eta gainera, uztarsari berexi moduan, ale bakaneko artatxar buruxka batzuk. ETC-literatura, saiakera Saski bete intxaur, Patziku Perurena, Alberdania, 2012
Baserriko ate zabalak irekiak eta prest daude uztaileko belar-igarrak mantso doan orga betetzen du nabarra eta berde nahasi artean, argia jostari eta hango sapaian, besatarak pilaka. ETC-literatura, saiakera Hitzen ahairea, Gotzon Barandiaran, Susa, 2018
Iraganari deusik zor ez diote iduriz, eta guhaurek gure nortasunarekin darabilzkigun besatara bat topiko begi kliska batzuez biluzi dizkigute. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-05-14