Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta ez hori bakarrik: txakurra gai da, pertsona baten eskua usaindu eta gero, pertsona hori bera besapeko usainetik ezagutzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 145. orr.
Eta, hurrena, Maria Morena aipatu zuen teatralitate handiz, eskuin besoa bere osotasunean luzatuz -eta besapeko izerdi orban lotsagarria nabarmen erakutsiz, ene irudikotz-, baina ez aurretik han zeuden ikusle ordurako desmadratzen nahiz odolusten hasiei fin portatzeko esateaz ahaztu gabe, isiltasun eta errespetu osoz. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 140. orr.
Berariaz eta aldi berean nahi gabe erreparatu nien besapeko ile bakan horiei, kleptomanoak gauza ezdeusak lapurtzen dituen plazer bertsuarekin. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 68. orr.
Balester hark ez zuen segurki dukesa Anaren trakako elegantziarik, sportwear estilo karioan jantzia zela, paltoaren besapeko turrunpilo metalikoak seinalatzen zigun eran pistola zeraman. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 124. orr.
Besapeko izerdi urrina zerien gizonez gainezka zegoen ostatuxka batera jausten ziren eskalerak hartu zituzten, eta hango ilunpeari eta keari ohitzen lanik aski ukan zuten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 263. orr.
Esku dardarati batez besapeko pistola haztatu nuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 92. orr.
Nire besapeko grabagailu-libretei behakoa egin zien, mesfidati. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 100. orr.