Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

besapean adlag beso azpian.

-Jarri trapuzahar horiek besapean, sokaren azpitik.  Elizen arteko biblia   Jr 38,12

Eta berehala, kanpoan, kale ilun eta isilean aurkitu zen, kutxa astuna atzetik arrastaka eta Hedwigen kaiola besapean zituela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 30. orr.

Zerbitzariak, tximuen tankeran barraren gainetik salto egin, eta telefilmetan bezala aztertu du Natxoren gorputza: besapean hasi eta orkatiletaraino.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 22. orr.

Seguru asko liburu bat zekarren besapean, niri oparitzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 84. orr.

Besapean eskuak sartu zizkion erizainaren indarra sentitu zuen, baina ez aurrekoarena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 340. orr.

Van Daan jaunak ez zekarren pixontzirik, baina bai tea hartzeko mahai tolesgarri bat besapean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 42. orr.

Ez zen ezer konkreturen bila joan, baina besapean liburu bat zuela irten zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 82. orr.

Einsteinen harridurari jaramonik egin gabe, besapean zeraman karpeta zabaldu eta paper batzuk eman zizkion.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 20. orr.

Hortxe baitago koxka: ezin azalduko naiz ikastetxe hartan ate joka, lapurtutako liburua besapean hartuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 53. orr.

Karpeta besapean, bazkalondoan dutxa bat hartu eta alkandora garbia janzteko desioz sartu zen 77 zenbakidun portalean, Toki-Eder izenez ezagutzen zen etxean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 10. orr.

Nebaren arnasa gero eta pausatuagoak loa gertu zuela adierazi zionean, gelatik irten zen Elizabeth, liburua besapean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 74. orr.

Oinez itzuli nintzen, koadernoa eta grabagailua besapean hartuta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 37. orr.

Haurren irakur zaletasuna bultzatzen du besapean libururik ikusten ez zaion gizarteak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 63. orr.

Aita, ondo gogoratzen dut, hormatik eskopeta hartu, kargatu, besapean jarri eta ezer esan gabe etorri zen gure atzetik; gu haren ondo-ondoan ibili ginen, beldurrik gabe, gure aita erbikume bat laurogei metrora seko uzteko gauza zelako.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 26. orr.

Ez zekien oso ondo hura gordetzeko lekurik aproposena zen, beharbada atzeko partean, edo beharbada besapean hobe izango litzateke, filmetan legez.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 113. orr.

Kamioian abiatu eta, aroztegi parean, Jone ikusi zuen: kokots-handia, dotore bere moduan, besapean karpeta zeramala, Tapax buru keinu eta irribarre batez saludatu zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 44. orr.

Ate sareduna erdi irekita zegoen, kutxa batekin eutsia, eta hantxe zegoen gizon argal, aurpegi baztanga-pikatu hura, kiroletako galtza eta jakaz jantzia eta pistola zorroa besapean zuela.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 115. orr.

Barrionuevo eta Vera kalean zirela, honentzat eta harentzat indultu eskaera zegoela... maiz joaten nintzaion prentsak zekartzanak besapean hartuta eta profitatzen nuen eguraldiaren edo Hendaiaren ederraz berarekin mintzatzeko.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 73. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus