Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Berunezko moldeak dituk horiek, konposiziorako letrak, hain zuzen -argitu dit orduan bertan lanean ari zen gazte batek-. Txillardegi «Putzu», 1999 - 169. orr.
Museoan, halanbe, ez da historia ageri: Arma Plazan kokaturiko geletan uniformeak artilleria tresnak fusilak berunezko soldadutxoak daude ikusgarri turistarendako, txukun, ziegak izan zireneko aztarren barik. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 31. orr.
Ez dut ukatuko bart gaueko erretirada luzatu egin nuela... berbetan-berbetan azken taberna itxi egin genuela, eta hortik gaurko ajea, gaurko nekea, gaurko ezina... honantz etortzean berunezko zapatak eta prakak neuzkala pentsatzeraino... Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 13. orr.
Beraz, askatu, eta lurrera erortzen utzi nian, berunezko soldadutxo bat bailitzan; haren botek zarta-hotsa egin zitean zorua jotzean, eta berriro ere erne jarri zuan, desfile batean balego bezain zut. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 182. orr.
Jatorrizkoak berunezko talentua dio; talentua balio ezberdinak zituen neurria zen, pisu handikoa dena den. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 301. orr.
Argitzen ari zuen; haizeak bultzatuta korritzen zuten berunezko hodeitzarrek, eta herri bat sumatzen zen gain batean, goizaldeko zeru gorrixka tristearen atze-atzean. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 184. orr.
Ordu arteko argi berunezkoa, aldiz, ahultzen ari zen, zeruan zerrenda gorriztak ugaritzen ari ziren, laster hasiko zen iluntzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 273. orr.
Zangoak berunezko bihurtu zitzaizkion sentipen bitxiarekin, Harry ilaran jarri zen mutiko ilegorri baten atzean, eta bere atzean Ron; gelatik irten, berriro ataria zeharkatu eta bi orriko atetik jangelara sartu ziren. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 107. orr.
Non zegoen, zehazki, berunezko soldaduen kutxa? Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 350. orr.
Leirek ez zuen berunezko itolarri hura arindu, eta koilara hotsek ozenegiak izaten jarraitu zuten. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 152. orr.
Garbi-garbia zegoen ontzigaina, distiratsu zeuden berunezko karel-barandak eta soka-gakoak; une hartantxe garbitzaile-saldo bat ontzia garbitzen aritu zela zirudien. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 91. orr.
Ontzia berunezko estalkiz itxia zegoen. Estalkia jaso zutenean, emakume bat agertu zen ontzi barruan jezarria. Elizen arteko biblia Za 5,7
Bertan den askaren ertzean berunezko tutu bat dago, eta handik edan ditu bi hurrupa luze. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 51. orr.
Donostiatik atera bezain laster, berunezko jarri zen zerua eta inongo eguraldi iragarpenetan aurreikusirik ez zeuden elur maluta mardulak hasi ziren errepidera erortzen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 85. orr.
Hauxe bai berunezko labarra! Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 86. orr.
Berunezko hodei pisutsuek oreka jokoak egiten dituzte hiri gainera ez jaustearren. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 31. orr.
Eta tiro hotsekin batera berunezko balek fiu fiu fiu egiten zuten gure belarrien ertzean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 107. orr.
Euskara ez zela seguru nintzen, euskaldunak iragan mendetik hona berunezko moralitatearen ildotik fededunegi fama zutelako gisa horretako lanetan zinpurtzeko. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 160. orr.
Berunezko hainbat hodei hiriaren gainetik kokatuak ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 78. orr.
Baina ondo zekien hura guztia erreala zela, Lisboako gizasemearen eta Pariseko neska horren istorioen oroimenak berunezkoak bailiran sentitzen zituen eta, barne-barnean. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 21. orr.
Leihoak berunezko daude oraindik. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 99. orr.
Herio musika jotzaile aparta da, tresna guztiak bereak dira, tximista eta ostots, lurrikara eta itsas ikara, sumendi eta Jainkomendi, suzko eta berunezko su, hari eta altzairu. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 85. orr.
Berunezko xafla biribilkatu eta iltze batez zulatuan irarririk dago xarma-elearen testua, xarmaginak bere ahizparen hilobiko libazioen hodira limurtua. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 49. orr.
Beste zerbait ere gogoratzen dut: berunezko egunsenti pisua, eta gorputz beratza, epela, ohe arrotz batean, gela arrotz batean, eta tinbre hots zorrotzak pasilloan eta beldur sentimendu bereziki lotsagarria, miserablea, egun berriaren aurrean. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 46. orr.