Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

berrordainketa (corpusean ez dago; ETCn 451 agerraldi) iz ordaindua dagoen zerbitzu edo produktu bat berriz ordaintzea.

Nahiz eta salbuespen eta aukera erromantiko hori suposatu, pobrearen bizitzak, talentuak eta jarduerak bermatzen dute aberatsarentzat mailegatutako diruaren berrordainketaETC-literatura, saiakera   Karl Marx - idazlan hautatuak, Karl Marx (Xabier Mendiguren Bereziartu), Pentsamenduaren Klasikoak, 2004

Berrordainketa ezartzera behartu du Konstituzionalak Jaurlaritza. ETC-literatura, saiakera   Independentziaren paperak, Pako Aristi, Erein, 2012

Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan du Osakidetzan ez dela ezarriko berrordainketa bidezko sistema. ETC-prentsa   Berria, 2011-12-22

Zehaztu zuen ez dutela osasun berrordainketarik ezarriko, gobernuak ez baitu asmorik mediku kontsultengatik, ebakuntzengatik, erietxeetan gauak igarotzeagatik eta ospitaleetako janariarengatik kobratzen hasteko. ETC-prentsa   Berria, 2012-04-19

Berrordainketaren eraginkortasuna auzitan jarri du, dirua "galduko" litzatekeelakoan. ETC-prentsa   Berria, 2012-02-16

Berrordainketa botikez harago ere jarri nahi du Madrilek: anbulantzietan -larrialdikoetan izan ezik- eta protesietan, esate baterako. ETC-prentsa   Berria, 2012-05-01

Apirilean, botiketan berrordainketa inposatu zuen. ETC-prentsa   Berria, 2012-07-12

Eusko Jaurlaritzak ez du berrordainketa ontzat ematen, eta erretiratuei ahalik eta kalte txikiena eragiten saiatuko da. ETC-prentsa   Berria, 2012-07-28

Sendagaien berrordainketa ezartzeko neurriek bezala, sendagai batzuk osorik pagatzeko Madrilgo gobernuaren erabakiak ere nahasmena eragin du. ETC-prentsa   Berria, 2012-09-25

Berrordainketak botiketako gastua nabarmen jaitsi duela adierazi zuen atzoko bileraren ostean Ana Mato Espainiako Osasun ministroak. ETC-prentsa   Berria, 2013-07-24

Bizitzaren garestitzearen zati handi bat zergen igoerari eta botiken berrordainketari zor zaiola aitortu du Espainiako Gobernuak, eta, batez ere, irailean BEZa igo izanari. ETC-prentsa   Berria, 2013-01-16

Botiken berrordainketa luze gabe ezarriko duela azaldu du Jon Darponek, eta farmazialariekin hitz egiten ari direla zehaztu. ETC-prentsa   Berria, 2013-05-21

Botiken berrordainketa indarrean dago -baita diru ahalmen urria duten erretiratuentzat ere-, etorkinei osasun arta ukatzen ari zaie, eta bekak lortzea gero eta zailago zaie ikasleei. ETC-prentsa   Berria, 2013-07-31

Berrordainketa beste kolektibo batzuei ere konpentsatuko zaie. ETC-prentsa   Berria, 2013-09-20

Osasun Sailak helegitea ipiniko du erietxean ez dezaten berrordainketa ezar; uste du kronikoak "zigortu" nahi dituztela. ETC-prentsa   Berria, 2013-10-17

"Gu ere berrordainketaren aurka gaude, itzulketaren formula ez da erosoena, baina automatikoa balitz lege-iruzurra egingo litzateke", azaldu zuen EAJko bozeramaile Maria Eugenia Arrizabalagak. ETC-prentsa   Goienkaria, 2014-05-09

Botiken berrordainketa automatikoki egiteko eskea ez dute onartu EAJ eta PPk . ETC-prentsa   Berria, 2016-02-09

Hori gutxi balitz bezala, sendagaien berrordainketa asmatu zuten, gure adinean osasunerako ezinbesteko zaizkigun zenbait sendagai ordaintzera behartuz. ETC-prentsa   Berria, 2017-04-07

Nafarroako pentsiodunen %30ek botiken berrordainketen muga gainditu dute. ETC-prentsa   Nafarroako Hitza, 2014-11-07

Nazioarteko Diru Funtsak emandako aholkuak, ordea, bai dira baliogarri: kaleratzeak merkatu, BEZa igo edo botiken berrordainketa ezarri. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2015-06-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus