Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

berrizkatura (corpusean ez dago; ETCn 49 agerraldi) iz errepikapena; gaixotasuna berritzea.

Berrizkatura txarra Puffen aitarena. ETC-literatura, saiakera   Txillardegi eta ziminoa, Markos Zapiain, Susa, 2007

Juizioan, ordea, han ere "berrizkaturak" zituela ikusi zen, eta kontua ezin zela hain erraza izan. ETC-literatura, saiakera   Eichmann Jerusalemen, Hannah Arendt (Koro Navarro), Pentsamenduaren Klasikoak, 2007

Jomuga naukaten hitzak daude, esparrura itzultzeko eginak izango balira bezala, berrizkatura hitza bera salbuespen. ETC-literatura, saiakera   Hatsaren kulunka, Hertha Muller (Ibon Uribarri), Elkar, 2010

Berrizkatura honetaz lotsatuta egon arren, ezin izan zuen erabat menderatu; eta hala, bere izaera ona ahal adina beharturik, oharkabean erdibide batera iritsi zen. ETC-literatura, saiakera   Benito Cereno / Billy Budd, marinela, Herman Melville (Jose Ramon Vazquez), Alberdania-Erein-Igela, 2012

Ondorioz, preso sartzen zuten ala kontzentrazio esparrura eramaten zuten, delitu berrizkatura zegoela ziotelarik, edo pertsona lanjerosegia zela pentsatuko zutelarik. ETC-prentsa   Berria, 2015-01-27

Zigorra zehazteko zenbait inguruabar kontuan hartu behar dira, besteak beste: aurretiaz asmorik izatea, parte-hartze efektiboa, irabazien garrantzia, giza garrantzia, eragindako kalteen garrantzia, berrizkatura (reincidencia), eta abar. ETC-zientzia, zuzenbidea   Administrazio Zuzenbidea: atal bereziak, Iñigo Urrutia, UPV/EHU, 2008

Polo biko nahasteak polo bakarrekoak baino goizago agertzen dira, pasarte laburragoak dituzte, krisialdien artean tarte laburragoak dituzte, berrizkatura gehiago dituzte eta maiztasuna txikiagoa da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Psikopatologia, Askoren artean, UEU, 2014

Protesia lotura lateralen bidez finkatuta mantentzen da, eta hiru urtez egon beharko da jarrita, kentzerako orduan inolako berrizkaturak ekiditzeko. ETC-entziklopedia   Pectus excavatum, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus