Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

berrizaletasun (corpusean ez dago; ETCn 17 agerraldi) iz gauza berriekiko zaletasuna.

Berrizaletasun horrek hainbat joera sorrarazi zituen literaturaren baitan: Antzerki Berria, Eleberri Berria, Kritika berria, berri hitzak azpimarratzen zuela higikunde horien guztien asmo nagusia. ETC-literatura, saiakera   Abeslari burusoila, Eugene Ionesco (Jon Muñoz), Ibaizabal, 2001

Espiritu publikoa makaldu egiten da pixkana-pixkana eta berrizaletasuna, berriz, ezabatu; zaintzarako zuhurtzia, ostera, urteek aurrera egin ahala, gero eta handiagoa izan ohi da. ETC-literatura, saiakera   Panoptikoa, Jeremy Bentham (Ibon Plazaola), Jakin irakurgaiak, 2002

Hizkuntzara etorririk, norbanako batek nola gizatalde jakin batek erabiltzen duen mintzoaren berrizaletasunean edo kontserbazio-mailan, errutinizazioak eragiten du. ETC-literatura, saiakera   Dialektologiatik euskalkietara tradizioan gaindi, Iñaki Camino, Elkar, 2009

Badirudi euskal eremutxoan aurki daitekeela oreka homeostatiko egokiaren zantzurik, berrizaletasuna konpentsatu dela halako "sen kontserbatzailearekin" (nola azaldu bestela hain traiektoria luzea). ETC-literatura, saiakera   Euskal Harriak, Joseba Azkarraga, Alberdania, 2011

Gauza maiztu eta erabilien aldeko aldarrikapenik falta ez den arren, hagitz errotua dago gurean berrizaletasunaETC-prentsa   Berria, 2004-02-15

Berrizaletasuna gehi ernagarritasuna: horra sekretua. ETC-prentsa   Berria, 2006-05-12

Berrizaletasun horri dagokionez, Arantzazu garrantzitsuena da, dudarik gabe. ETC-prentsa   Berria, 2008-10-24

Berrizaletasuna izan da liburuaren nahi handiena? ETC-prentsa   Berria, 2009-01-17

Labeque ahizpen ibilbidearen ezaugarri nagusietako bat da hori: berrizaletasunaETC-prentsa   Berria, 2009-02-06

Bestalde, bildumaren antolaketak, nahiz eta berrizaletasunaren mozorroarekin estali, ez du batere laguntzen artea ulertzen. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-05-26

Uste dut berrizaletasuna gauza humano bat dela. ETC-prentsa   Berria, 2017-12-16

Hala, piskana-piskana, flandriar estiloak bere berrizaletasuna galdu zuen eta nolabaiteko formula bihurtu zen, lekuan lekuko tradizioak eta, zenbaitetan, baita italiar tradizioa eta flandriar artea nahasten zituena. ETC-entziklopedia   Enguerrand Quarton, Wikipedia

Zuloagaren obran ez da, noski, garai bertsuko Picasso eta Mirórenetan bezalako berrizaletasunik nabari, baina bai halako barrutik zetorkion indar eta zintasun berezi bat. ETC-entziklopedia   Ignacio Zuloaga, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus