Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

berrizalekeria (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi) iz berrizaletasun gaitzesgarria.

Berrizalekeriaren guztiz aurka jarraitzen du kontzeptu modernoak adierazteko hitzen kontuan; euskal jendearentzat, ikasientzat ere, ulertzeko zailak, sarritan ulertezinak, direlako horrelakoak. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 188 zbk., , 2012 - urtarrila_ otsaila

Eta ukatu egiten du belarrak berrizalekeria direla sukaldaritzan, "sendabelarrak ere sukaldaritzara betidanik hertsiki lotuta egon direlako". ETC-prentsa   Berria, 2007-02-22

Horrez gain, "Frantzian bertan, CFDT berek ere berrizalekerian, erreformismoan erortzeko arriskurik dadukatela ikusten dute". ETC-prentsa   Argia, 2002-10-06

Madrilen udalak jarri zuen lehenbiziko krematorioa, eta dohainik errausten zituen gorpuak, milaka urteko kultura tradizionala aldatzeko, jendeak onartu zezan berrizalekeriaz, teknologiagatik: krematorio zoragarriak, egongela politekin... ETC-prentsa   Argia, 2011-06-26

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus