Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina zein pozik itxiko zituzkeen bere liburuak zeregin garrantzizkoren bat izango balu; herriari su eman edo berritik jaso, adibidez. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 229. orr.
-Hasieratik erabaki nuen dena berritik hastea, zure amnesiaren norainokoa frogatu beharra baitzegoen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 156. orr.
Eta batzuetan ama ahaztua genuen, eta atzera berritik sortu beharra zegoen, garagardo-legamiarekin. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 46. orr.
Berritik idatzi dut. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 27. orr.
Eta noizbait ene bizia dena berritik hasteko, holakorik egin badaiteke behin. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 141. orr.
Beraz, dena berritik hasi behar eta kezkati, ez baitzekien gai izango zen marka lortzeko. Berria - Kirola 2004-10-12