Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

berriketan adlag hizketan; alferreko hizketaldian.

Gizonak, begirada liburutik kenduta, harridura imintziorik gabe erantzun dio, aspalditik berriketan ari izan balira bezala.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 46. orr.

Halako batean, ez dakit zer eta badakit zer, berriketan hasi ziren tabernan eta beste moduko berriketa bat egiten bukatu zuten emakumearen apartamentuan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 18. orr.

-Mesedez, ez zaitez berriketan hasi.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 129. orr.

Goizean goizetik berriketan hasi zait, isildu gabe, eta tarteka belarria taratulatuz jardun du, eta tarteka korrokada ttikiak eginez, inguruetara urduri begiratzeari utzi gabe.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 125. orr.

Barre txiki nahiz ozenekin aspertuz joan dira pixkanaka, baina beti dago baten bat, logura etortzen ez eta berriketan jarraitu nahi duena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 68. orr.

Berriketan jardun dugu pixkatean mediku jaunak eta biok buruz buru, berriketa serioan, oso serioan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 33. orr.

Baina, ama, lutoz jantzitako atso birekin hasi zen berriketan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 34. orr.

Raduan Husainiren emazteak hartu zuen, eta biak eseri egin ziren puska batean berriketan aritzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 122. orr.

Hainbeste denbora aritu ginen berriketan egongelan, non berandu egin baitzitzaigun.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 98. orr.

Aita gizon alaia zen, jostalaria, beti berriketan eta txantxetan aritzeko prest.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 23. orr.

Baina neke handirik gabe ari ziren kontu-kontari berriketan, nahiz bietako bat lurrean zerraldo botata egon.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 59. orr.

Espero izatekoa zenez zereginik gabeko hainbeste jenderen artean, sutondoan ematen zituzten orduak, berriketan eta kontu-kontari, hainbat pasadizo eta abentura kontatuz.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 108. orr.

Ere huraxe bera ikusi handik ordu batzuetara berriro Saint-Lazare geltokiaren aurrean nuen lagun batekin berriketan botoia soingainekoan pixka bat eta hura ari zitzaion esaten goraxeago jartzeko.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 171. orr.

Hortaz, nire maitasun-ametsak zapuztuta, lan-saio oso interesgarri baina beti bezala aspergarri samar baten ostean, kafea hartzen eta berriketan ari ginen, afalondoan, neu eta neure antzera zeregin hoberik ez zeukaten beste batzuk.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 13. orr.

Bazkaloste batean, denbora-pasa berriketan ari ginela, Beñatek nekez uler zezakeen hitzen bat erabili nuen nik, eta, susmo hori hartuta, galdetu nion ea hitz horren esanahia ulertzen zuen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 167. orr.

Beltzez jantzitako gizon batekin egon nintzen berriketan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 117. orr.

Eta denak berriketan eta berbamoduan non daude, errepublika, putakumeak, libertad, miliziak eta biba ez dakit zer errepikatzen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 29. orr.

Berriketan jardun gintezkeen pixka batean behintzat.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 40. orr.

Nozdriov berriketan ari zen bitartean, Txitxikovek hainbat bider igurtzi zituen begiak, esna zegoela egiaztatu nahirik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 312. orr.

Supituan, gu garagardoak edaten eta berriketan ari ginela, Sebastianek ihes egin zuen, zakur jipoitu batek baino biziago, ukuilu atzeko ate txiki batetik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 87. orr.

Edonon ikusten dituela, taldean bezala bakarka, berriketan nahiz lanean, neskak barrez ari dira beti.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 26. orr.

Aurpegia alai, bere buruarekin berriketan eta kantari doa, adarren gainetik salto eginez.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 52. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus