Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

berrekizun (corpusean ez dago; ETCn 30 agerraldi) iz berreketa batean, berretzaileak adierazi bezainbat aldiz biderkagai gisa errepikatzen den zenbakia.

Ez dago zeinu berezirik, eragigaien posizioa baizik berretzailea zeinua: berdin ab=c berrekizuna emaitza: berretura ETC-zientzia, zuzenbidea   Zientzia eta teknikarako euskara. Zenbait hizkuntza-baliabide (II. argitalpena), Jazinto Iturbe, Martxel Ensunza, Jose Ramon Etxebarria, UEU, 2008

Adibidez: "Berrekizun berdineko berreketen biderkaketa: berrekizun berdina utzi eta berretzaile bezala beste bien batura idatzi". ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 83 zbk., , UEU, 2012 - urria-abendua

Zenbakiari berari /berrekizuna/ deritzo, eta zenbat zenbaki berdin biderkatzen diren adierazten duen zenbakiari /berretzailea/ edo /esponentea/ deritzo. ETC-zientzia, zuzenbidea   Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan, Jose Ramon Etxebarria Bilbao, UEU, 2014

Berreketa bi zenbaki, berrekizuna eta berretzailea, hartzen dituen eragiketa matematikoa da. ETC-entziklopedia   Berreketa, Wikipedia

Berreketak, XVI. eta XVII. mendeetan zehar agertuak, biderketaren gaineko lehentasuna du, eta hori adieraztean, ezinbestekoa da berretzailea berrekizunaren eskuineko goi-indize moduan adieraztea. ETC-entziklopedia   Eragiketen hierarkia, Wikipedia

Berreketa baten logaritmoa berretzailearen eta berrekizunaren logaritmoaren arteko biderkadura da. ETC-entziklopedia   Logaritmo, Wikipedia

Monomio bat berretzeko, berrekizun bakoitzaren berretzaileak biderkatu egiten dira. Berrekizun batek berretzailerik ez duenean, bere berretzailea 1 da. ETC-entziklopedia   Oinarrizko aljebra, Wikipedia

Errepikatzen den zenbakia (2 biderkagaia, adibideko kasuan) berrekizuna deitzen da. ETC-entziklopedia   Txikipedia: Berreketa, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus