Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

berrabiarazte (corpusean ez dago; ETCn 72 agerraldi) iz berrabiatzera behartzea.

Era hartara, iraganean erabilitako beste estrategia berrabiaraztea zegoen: Estatuarekiko negoziazioa. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 197 zbk., , 2013 - uztaila_ abuztua

Saint-Honoré eta Pyramides kaleetako gurutzagunean balaztaden eta gelditzeen txandaketa arautuak, berrabiarazteen eta azelerazioenak, denbora neurtzen dik ia ur tanta nekaezinak eta Saint-Rocheko kanpandorreak bezain ziur. ETC-literatura, saiakera   Gizon bat lotan, George Perec (Juan Luis Agirre), Igela, 2014

Dena dela, orain behar dena ez da pertsona, erakunde edo eragile jakinen inguruan manifestazioak antolatzea, prozesua berrabiaraztearen aldeko manifestazioak behar ditugu orain. ETC-prentsa   Argia, 2007-02-04

Barkamen legeek geldiarazitako auziak berrabiaraztea lortu dute gobernu aurrerakoiek. ETC-prentsa   Argia, 2011-03-20

Ez baita gauza bera itzalita dagoen ordenagailu bat piztea edo saioa berrabiarazteaETC-prentsa   Berria, 2012-09-27

Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza lantaldea berrabiaraztea beharrezkotzat jo du Josu Erkoreka bozeramaileak. ETC-prentsa   Berria, 2014-10-08

Greziako krisia "europar esperimentu bat" dela uste du Liakosek, eta gizartea geldialditik aterako duen "berrabiarazte" bat derrigorra delakoan dago . ETC-prentsa   Berria, 2015-01-24

Hiru urte igarota, polemikaz jositako berrabiaraztea izan da, nahiz eta segurtasun neurri zorrotzak hartu dituztela esan. ETC-prentsa   Berria, 2015-08-12

Hori bai, Espainiara buelta egitea ordenagailua berrabiaraztea bezala da. ETC-prentsa   Berria, 2015-08-11

Horrekin batera gainera, tortura salaketen ikertzea ofizioz berrabiaraztea etorri beharko litzateke. ETC-prentsa   Berria, 2015-02-14

Atzeraldi guztiek tentsioak eta kontraesanak sortzen dituzte, eta horiek agerian gelditzen dira hazkundea berrabiaraztea xede duen ekonomia-politika gidatzeko moduan. ETC-prentsa   Argia, 2012-01-29

Irailaren 7an, diskoteka berrabiaraztearekin batera? itxita egon baita lau astez zigor baten ondorioz?, jarriko dituzte martxan bitartekaritza prozesuan adostutako neurriak. ETC-prentsa   Berria, 2017-09-07

Oraindik ere gobernuaren zintzotasunari buruzko zalantzak daude, eta lege proiektua berrabiarazteak beldurra sortzen du. ETC-prentsa   Berria, 2019-07-30

Urtean behin bakarrik daukate baimenduta itzali eta berrabiarazteaETC-prentsa   Argia, 2019-04-14

Norbaiti bere buruaren pertzepzioa berreskuratzen laguntzea gorputz hori berrabiaraztea da, mugitzen denaz kontzienteak baikara. ETC-zientzia, zuzenbidea   Psikoanalisia eta zenbait psikoterapia, Mikel Plazaola (arg.), UEU, 2000

Euskal Herrian, Wilson-en proposamenek eraginda foruen eztabaida berrabiarazteak bitan banatu zuen jaimismoa: talde autonomistekin batzearen aldekoak eta horren kontrakoak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Euskadi eta Nafarroa XX. mendean, Askoren artean, EHU, 2010

Agintariek berreraikuntza eta ekonomia berrabiaraztea jarri zituzten diru-egonkortasunaren aurretik. ETC-zientzia, zuzenbidea   Munduaren historia ekonomikoa, Askoren artean, EHU, 2013

Windows NT eta 2000 bertsioetan ordenagailua berrabiaraztea beharrezkoa gertatzen da. ETC-entziklopedia   Heriotzaren pantaila urdin, Wikipedia

Berrabiaraztea: palistak hasierako postura hartzen du berriro, hurrengo palada egiteko. ETC-entziklopedia   Kanoa (kirola) , Wikipedia

Hala ere, alemaniar populazioa, gosez jota egonda zegoenez, urpekarien erasoa berrabiaraztea eskatu zuten, inportazioak berriz etor zezaten, eta hala, 1917ko otsailean berriz hasi zen. ETC-entziklopedia   Mendebaldeko Frontea Lehen Mundu Gerran, Wikipedia

Honela, Asiria eta Babiloniaren arteko koroa bikoitzaren tradizioa berrabiaraztea lortu zuen, Babiloniako errege bezala, K.a. 700eko hamarkada K.a. 709an koroatuz. ETC-entziklopedia   Sargon II.a, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus