Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Usu galdetzen nion neure buruari Begok denbora geldiarazteko erlojurik ote zuen, arnasa hamar bider sakon hartu, begiak itxi, giharrak nasaitu, denbora berrabiarazi eta horregatik burutzen ote zituen burutu beharrekoak inoiz hutsik egin barik. ETC-literatura, saiakera Errotik, Gotzon Barandiaran, Susa, 2010
Denbora puska batez hari begira egon, eta gero, orratza eskuan zuela, zinta berrabiarazi zuen. ETC-literatura, saiakera Hilabete bat Montalbanorekin, Andrea Camilleri (Fernando Rey), Igela, 2011
Ez dago pelikula berrabiarazteko irudirik, ez dago ez burutazio gaiztorik ez kontzientzia txarrik. ETC-literatura, saiakera Hodeien adorea, Yoseba Peña, Susa, 2012
Eta ea, orduan, norantz berrabiarazi behar genuen ordura arteko gure lan guztia, eztabaida segidan. ETC-literatura, saiakera Terra Sigillata, Joxe Austin Arrieta, Txalaparta, 2008
Ez zeuden mahaietara jarrita, hutsik baitziren -ikuskizuna artean berrabiarazi barik zegoen arren, ikusle gehienak antzokira itzuliak ziren, lasai samar, hasieraren zantzua izan balute legez-, han-hemenka multzokatuta baino. ETC-literatura, saiakera Sumendiaren azpian, Malcolm Lowry (Karlos del Olmo), Elkar, 2008
Hau burutzeko, etetze-makineriak memoria-banku beregain bat izan behar du, gero izoztutako programa berrabiarazi ahal izateko, ezer gertatu izan ez balitz bezala. ETC-literatura, saiakera Gogoaren elkartea, Marvin Minsky (Itziar Laka), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009
Begiak doi-doi irekitzen hasi zen, saihetsetan benetan berrabiarazi zuen beste kolpe gogor bat jaso zuenean. ETC-literatura, saiakera Gizon gogorraren sekretua, Martin Etxeberria, Xabier Etxeberria, Elkar, 2015
Beti aldatzeko esperoan eta erlojuaren atzerako kontaketa berrabiarazten, nik neuk jositako amaraunean harrapatuta nengoen, kulparen eta izuaren amarruan erorita. ETC-literatura, saiakera Hauts haietatik, Unai Villena, Elkar, 2016
1986-1987an hasi ziren autokritika ahotsak entzuten, aurrera begirako beste planteamendu batzuk agertzen, "zer egiten aritu gara eta zer egin beharko genuke" batzuk; birsortze bat, berrabiarazi behar bat. ETC-literatura, saiakera Baserri biziari eusteko lanak, Jose Anjel Aldai , Txalaparta, 2017
Gelditutako denbora magnetoko soinu sistematik ateratako ahotsak berrabiarazi zuen: -Naomi Urruti Poza, eskolara iritsitakoan ikasketa buruaren bulegora abiatu, mesedez. ETC-literatura, saiakera Bioklik, Asel Luzarraga, Elkar, 2018
Laguntza lerro malguak proiektuak berrabiarazi behar direnean. ETC-prentsa Berria, 2003-12-19
Libiako Auzitegi Gorenak ebazpena indargabetu eta prozesua berrabiarazteko agindu zuen. ETC-prentsa Berria, 2007-07-25
Besteak beste, negoziazioak berrabiarazteko zortzi bahitu askatzea proposatu zuten atzo. ETC-prentsa Berria, 2007-07-29
Ondoren, ordenagailua berrabiarazteko eskatuko du, eta, hori egin ondoren, sistema eragilea euskaraz izango da. ETC-prentsa Berria, 2008-11-05
Udal bion ordezkarien ekimenez berrabiarazitako egitasmo hau handiegia da gobernu-talde bien kudeaketa ahalmenerako. ETC-prentsa Berria, 2009-05-24
Aitortzatik etorkizuneragoiburupean egingo dute ekitaldia, eta ez du instituzioa berrabiarazteko asmoa bakarrik. ETC-prentsa Berria, 2011-09-30
Helegitea aurkeztu zuen Berlusconik, eta hil honen bukaeran berrabiaraziko dute prozesua. ETC-prentsa Berria, 2013-10-03
Epaileak aztertu beharko du baldintza egokiak ematen ote diren, komunikazio edo egonaldi erregimena berrabiarazteko. ETC-prentsa Berria, 2015-06-25
XXI.eko krisia azaldu zenetik, are zor handiagoak egin dituzte, hazkundea berrabiarazi nahian, kontsumoaren bidez. ETC-prentsa Argia, 2012-07-29
Udalerriko gatz fabrika bideragarria dela uste du Gatzagako Udalak, eta, negozioa berrabiaraziz gero, lanpostuak sortuko lituzkeela ere bai. ETC-prentsa Goienkaria, 2014-07-25
Apirilaren 27an berrabiaraziko dute 'CAN auziari' buruzko ikerketa batzordea . ETC-prentsa Berria, 2016-04-19
Halere, inkestek diotenez, herritarren gehiengoa EBn sartzearen aurka dago, eta ez ditu berrabiarazi nahi geldirik dauden negoziazio horiek. ETC-prentsa Berria, 2017-10-28
Bisitari sorta joatean, robotak berrabiarazten dituzte, hurrengo bisitarientzat. ETC-prentsa Berria, 2018-04-14
Baimena ere ez zuen onartu, eta aurretik deitua zuen greba berrabiaraziko du. ETC-prentsa Berria, 2019-11-15
Emakumeen bizkarrean berrabiarazi da ekonomia globala. ETC-prentsa Argia, 2017-01-15
Errusiarren asmoa ez zen makaldu, eta AEBetako Gerra Zibila amaitutakoan negoziaketak berrabiarazi zituzten. ETC-prentsa Argia, 2017-04-02
Frantziako presidente zen garaian François Mitterrandek proba nuklearrak gelditu zituen, baina 1995ean Jacques Chirac agintera iritsi eta probak berrabiarazi zituen. ETC-prentsa Argia, 2018-01-28
Berrabiarazten bezala sentitzen naiz. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2019-10-18
Itzulpena berrabiarazten denean, A genearen sekuentzia kodetzailearen zati bat bakarrik erabiltzen da A proteina ekoizteko (ikus testua). ETC-zientzia, zuzenbidea Mikroorganismoen biologia , Askoren artean, EHU, 2007
Arrazoi horrengatik, sendmail.cf fitxategian aldaketa bat egiten den bakoitzean, sendmail berrabiarazi egin beharko da Linuxek eskaintzen dituen aukerez baliatuz, /etc/init.d katalogoan dagoen scriptaren bitartez, adibidez. ETC-zientzia, zuzenbidea Linux: Sistemaren eta sarearen administrazioa 2. argitaraldia (Debian eta Ubuntu), Iñaki Alegria, Roberto Cortiñas, UEU, 2008
Jasotako segmentu bakoitzarekin berrabiarazten da tenporizadorea. ETC-zientzia, zuzenbidea TCP/IP Sareak (3. argitaraldia), Jose M. Rivadeneyra, UEU, 2009
Berriz prest egoteko denbora erreleak berrabiarazteko behar den denbora gisa defini daiteke, hau da, operazioa amaitutakoan edo hasitakoan berriz abio-egoerara itzularazteko behar den denbora gisa. ETC-zientzia, zuzenbidea Energia elektrikoaren sistemen analisia eta operazioa, Askoren artean, EHU, 2010
Nafar estatuak, Nafarroako Erreinuaren errealitatea eta egitasmoa izan zen bezala, gaur egitasmo gisa dirau, eta orduan hasitako estatu-eraikuntzaren prozesua berrabiarazteko aukera errebindikatzen dute euskal abertzale askok. ETC-zientzia, zuzenbidea Euskal Estatuari bidea zabaltzen, Askoren artean, UEU, 2012
Hala, "berrabiaratze-bidaia" bat eskaintzen digu, berez, hala nola berrabiarazi ohi ditugun ordenagailuak, zerbait gaizki dabilela iruditzen zaigunean. ETC-zientzia, zuzenbidea Lurraldeak eta mugaldeak, Askoren artean, EHU, 2013
Epea betetzen bada jabeak neurrien onarpenari buruzko iritzia idatziz eman gabe, prozedura automatikoki berrabiaraziko da. ETC-zientzia, zuzenbidea 24/2013 FORU LEGEA, uztailaren 2koa, Nafarroan etxebizitzarako eskubidea ziurtatzeko neurri urgenteei buruzkoa, (), Eusko Legebiltzarra, 2013
Berotzen diren bakoitzean, erlojua berrabiarazten da. ETC-zientzia, zuzenbidea Arkeologiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2019
1948an berrabiaraziko ziren Olinpiar Jokoak. ETC-entziklopedia 1944ko Neguko Olinpiar Jokoak, Wikipedia
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Neguko Olinpiar Jokoak Suitzan berrabiarazi ziren, 1928an jada ospatu ziren tokian. ETC-entziklopedia 1948ko Neguko Olinpiar Jokoak, Wikipedia
1705ean, Frantzia eta Savoiaren arteko gerra berrabiarazi zenean, Frantziako Louis XIV.ak, eskualde osoko gotorleku guztiak suntsitzea agindu zuen, eta bere ingeniariek, garaikurraren zati bat eztandarazi zuten. ETC-entziklopedia Alpeetako Garaikurra, Wikipedia
Bere ikasketetan, Ammonio, Platonen pentsamendua Aristotelesenarekin bateratzen saiatu zen, honela, Antioko Askalonekoaren eta Plotino eta Porfiriok berrabiarazitako "erdi mailako platonismoaren" orientazio eklektikoa jarraituz. ETC-entziklopedia Amonio Sakkas, Wikipedia
Bihotz berria berrabiarazten da, gaixoa saihesbide kardiopulmonarretik deskonektatuta dago. ETC-entziklopedia Bihotz-transplante, Wikipedia