Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
baregarri izond/iz baretzen duena.
-Entzun -esan zuen Tomek, ahots leun eta baregarri batekin hitz eginez hari-. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 45. orr.
Imanolek ezin izango zituen ahaztu neskaren kulunkak eta bibrazio eztiak, haren irribarre barea eta baregarria. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 155. orr.
Zauriak auria du mindura, mindurak ura du baregarri, baregarriak egarria du erditsuan. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 151. orr.
Ezagutzen diren baregarri guztiak agindu nizkion, baina inolako emaitza onik ez nuen lortu. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 145. orr.
Musika, arima baregarri. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 285. orr.