Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

berjabetasun (corpusean ez dago; ETCn 33 agerraldi) iz burujabetasuna.

Arraza honetan izpiritua nolabait naturatik askatzen hasia da, hasi (nomadismoan, herrien arteko konkistetan, etab., ageri denez), baina gizadiaren nerabezaro soila errepresentatzen du, hots, izpiritua hein batean naturatik aldaratzen da eta gero berriro hartara erortzen, oraindik berjabetasunik ez baitu guztiz lortu. ETC-literatura, saiakera   Volksgeist - Herri gogoa. Ilustraziotik nazismora, Joxe Azurmendi, Elkar, 2007

Baten batek bere berjabetasuna defendatzen duenean inorekin elkartu nahi ez duen pertsona baten gisa ulertua izaten da. ETC-prentsa   Berria, 2006-01-29

Ez dut horretan ziorik ikusten: mafia asko dago Errusian eta Italian, baina nork jartzen du zalantzan herri horien berjabetasunaETC-prentsa   Berria, 2006-02-25

Nafarroaren berjabetasun politikoaren truke, beren feudo ekonomiko bezala eskuratu dute Nafarroa bera. ETC-prentsa   Berria, 2009-12-24

Berjabetasuna lortu ondoren, demokraziaren itxura zuten diktatura askoren menpean bizi izan dira herri arabiar batzuk; estatu ohi kolonialisten laguntzaileak izan ziren erregetiar dinastien pean geratu dira besteak. ETC-prentsa   Berria, 2011-04-03

Kooperatibisten berjabetasunak -erretolika hutsa ez bada- ikuspegi eta ezarpen ezberdinak onartzen ditu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kooperatiben jabetza. Bazkideak kooperatiben agintean, Adrian Zelaia , UEU, 2008

Politika hauek indarrean dauden herrialdeetan garrantzi handiagokotzat jotzen dira banku zentralen berjabetasuna eta komunikazio-politika. ETC-zientzia, zuzenbidea   Politika ekonomikoaz, Adrian Zelaia, UEU, 2009

- Askotan, nazio-berjabetasunaren aurkako eragina dute atzerriko inbertsioek. ETC-zientzia, zuzenbidea   Industri politika, Adrian Zelaia, UEU, 2010

Kolore urdinak herriaren bake desira irudikatzen du, gorriak Sozialismo Sozialisten adore iraultzailea itxuratzen du, eta zuriak (Koreako ohiko kolorea) Koreako Herri Errepublika Demokratiko idealen gardentasuna eta bere berjabetasun abertzalea. ETC-entziklopedia   Ipar Koreako bandera, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus