Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

berinazko izond beirazkoa.

Lantegi horretan erremedio likidoak egiten dituzte eta berinazko untzietan ezartzen, flaskoak eta anpula injektagarriak bereziki.  Herria   2003-12-18

Zonbat aldiz ez dugu ikusi munduko lau hegaletan bere arropa xuriarekin gazteen agurtzen bere berinazko kaiolatik, bazter guziak harrotzen zituela eta sutan emaiten.  Herria   2005-04-07

Hortxe bi igel, berinazko kutxa batean sartuak  Berria - Kultura   2006-05-06

Lan batean ari zela, ustegabetarik, berinazko lauza ttipi bat jo eta hautsi zuen, ehun pusketan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 165. orr.

Ate zokoan kutxa handi bat; eta gainean hegaztegia, ernaiak ageri, berinazko tranpa eta idekidura teilen artean.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 192. orr.

Edo berinazko ontzi batean zerratu uranio horaila purruskan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 302. orr.

Makati auzoko betoi eta berinazko 'building' inpresionagarri baten hamaseigarren estaian kokatzen ziren Frantziako errepublikako administrazioko bulegoak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 209. orr.

Arratsaldeko seiak berinazko iragarki batek 39 graduko eguraldia erakusten dit, baina oraindanik gorputza beroari egina zait.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 159. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus