Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
barearazi, barearaz, barearazten du ad baretzera behartu.
Ateneak haize guztiak barearazi zituen, Ulises feaziarren lurraldera onik irits zedin. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 25. orr.
Urduritasun eta harridura guztiak barearazi zizkion hark, hara bueltatu aurretik zeozer beroa hartzeak on egingo ziola-eta. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 138. orr.
Baina udalak, agintariek, maisu-maistrek eta nik neuk barearazi genizkien animuak. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 17. orr.