Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erromaren izpiritua beretzakotu gura izate hori, haren gurtzea, haren abaroa eta laguntza bilatzea, batez ere hura jainkozkotzea, hasi, ekialde grekoan hasia ei da, konkista erromatarraren urteetan. ETC-literatura, saiakera Volksgeist - Herri gogoa. Ilustraziotik nazismora, Joxe Azurmendi, Elkar, 2007
Fundatzaile poetikotzat Heideggerrek Hölderlin aitortu duenean, Alderdiak nahiko beretzakotua zuen hura nazional-sozialismoaren poeta legez. ETC-literatura, saiakera Filosofia eta poesia, Askoren artean, Jakin irakurgaiak, 2011
Gizaki batek bere manerei, bizi-estiloari, ehundura emozionalari eta heziketa aristokratiko aske baten ordena zaharraren xarmari eusten dienean, bere inguruneari matxinatu eta sozialki erreboltaturiko klase berriaren ideiak eta gurariak beretzakotzen dituenean, ez izapidetzaz baizik benetako konbikzio moralez, edo bizi-maitasunez, meharra, ziztrina, murriztailea iruditzen zaionaren aldean egoteko gai ez delako: emaitza liluragarri eta erakargarria da. ETC-literatura, saiakera Giza historia, Isaiah Berlin (Xabier Mendiguren Bereziartu), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008
Halakoa da bi arrazen artean desberdingoa naturaz beraz, ezen ekialdeak positiboenik eman duena bera, erlijioa, mendebaleko arrazen espirituak ezin izan baitu bere horretan beretzakotu, ezpada estreina antzaldatu egin behar izan baitu, beretu ahal izateko. ETC-literatura, saiakera Historia, arraza, nazioa, Joxe Azurmendi, Elkar, 2014
Gaur arteko kupoaren diseinuarekiko desberdintasunik funtsezkoenetako bat horixe da, zeren Estatuaren bakarreangoak izanez Euskal Autonomia Erkidegoak beretzakotu gabeko eskuduntzetan gastuen zati bat bere hartzeak aldebakarreko arriskua nabarmentzen baitu, hori guztia Erkidegoaren egoerak izan dezakeen garapenaren edota bere zergabilketa gehitu eta ez gehitzetik kanpo baitago. ETC-entziklopedia Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna, Wikipedia