Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Taldea bereizirik, ezpeletarrak aurrera segitu du bakarrik: Iparraldean, Hegoaldean, eta baita Euskal Herritik kanpo ere, euskal kantuaren ordezkari agertu da. Berria - Kultura 2004-10-14
"Nik betidanik izan nahi nuen aktore eta ama, eta inoiz ez ditut bereizirik ikusi bi alorrak, naturala da", azaldu zien lan munduan sartu den lehen emakumea bailitzan begiratzen zioten kazetariei. Berria - Kultura 2004-09-22
Baionako hilerrian denak elkarrekin dira, nahiz eta hilobi batzuk bereizirik egon. Berria - Harian 2005-02-23
Euler matematikariak orobat izan zituen biak, baina bereizirik: ura, Itsaso Baltikoan; sua, San Petersburgon. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 418. orr.
[...] ukipen hura irudipen hutsa zela eta kristal batek bereizirik bezala zeudela, ezen gizona denboran bizi da, jarraipenean, eta animalia magiko hura, berriz, gaurkotasunean, instantearen betikotasunean. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 106. orr.
Pozaren pozez, bereizirik jarri zuen; eta berean jarraituz esan zuen: Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 32. orr.
Beste alde batetik, ekintza sexual ugari bateratsu agertzen da, baina garrantzizkoa da banaro eta bereizirik erakustea horiek guztiak, beti ere soinu batez lagundurik agertu behar baitute, eta plano orokorretan galdu egingo litzateke ekintzaren eta soinuaren arteko lotura. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 104. orr.
Sekula ikusi behar ez nituen ordularia eta eztiloan truk otoitz-liburua barkatu zidaten, imaia guziak bereizirik: gibela xuria zuten guziak kanpora, haietan izkiria ez nezan norbaiti ene berrien heltzeko. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 14. orr.
Ertzetatik heldua nuen, behatzak oso bereizirik, ez zikintzeko. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 26. orr.
Bikotea bereizirik zegoenean, distantziak muzinduta, Edithek gutun bihotz-xigorgarriak bidaltzen zizkion Freddyri [...]. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 164. orr.
Hau da, unibertsitateek bereizirik izan beharko lukete jarduera bakoitzean erabiltzen dutena. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 91. orr.
Eta benetako Line da hamabost urte bereizirik egon ondoren etorri dena. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 65. orr.