Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bereizgailu (corpusean ez dago; ETCn 95 agerraldi) iz bereizteko erabiltzen den tresna edo gailua.

Sendagilea gorputzaren gainera makurtu zen berriro, bereizgailu batekin, eta bagina barruko lagin bat hartu zuen. ETC-literatura, saiakera   Zaindari ikusezina, Dolores Redondo (Josu Zabaleta), Erein, 2013

Izan ere, ihia eta lezka gaztaina-zumitzak bezain ezinbestekoak dira aulkiak, saskiak, apalak, bereizgailuak, keretak eta abar egiteko, gari edo garagar-lastoa baino malguagoak eta leunagoak baitira. ETC-literatura, saiakera   Absurdoko kontuak, Patxi Zabaleta, Pamiela, 2013

Sendaketarako tresnei erreparatu zien lehenengo eta behin: artaziak, bisturi bat, pintzak eta bereizgailuak, orratzak, orratz-etxea eta sutura, tutu endotrakeala, maskara kutxa bat, eskularru esterilizatzaileak, loturak, gazak, esparatrapua, xiringak... ETC-literatura, saiakera   Herioren mandataria, Joseba Lozano, Erein, 2016

Eskuineko autopsia-mahaian, terreina bat zeukan urez betea, belaki handi bat, bisturia, aizto zorrotz-zorrotza, eskalpeloa, mailua, bereizgailuak, artaziak, orratza eta jostura; bestaldeko mahaian, berriz, balantza eta mikroskopioa. ETC-literatura, saiakera   Larrutik ordaindua, Joseba Lozano, Alberdania, 2018

Beste batzuetan bereizgailua etxe izena ote zen ez dago erabat garbi, eta irudi du horrelakoetan garrantzia etxeak herrian zuen kokaguneari ematen zitzaiola. ETC-zientzia, zuzenbidea   Euskal deiturategia: patronimia, Patxi Salaberri, UEU, 2003

Erdibitzaileak, bereizgailuak edo antzeko sistemak erabiliz luzetara bi galtzadatan bereizten diren bideetan, eskuineko galtzadatik ibili behar dira ibilgailuak, martxaren noranzkoaren erara. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zirkulazioari buruzko Araudi Orokorra, , IVAP/IZO, 2003

Bereizgailu izeneko tresnek aukera ematen dute kable bakar bat erdibitzeko, eta, hortik, bi irteera emateko edo bi sarrera onartzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Telebista produkzioa, Askoren artean, EHU, 2006

Plasmidoaren DNA erraz bakartu daiteke, DNA molekula superkiribilduen hainbat ezaugarri fisiko baliaturik; nahikoa baita bereizgailu ultrazentrifugo bat erabiltzea beste DNA mota batzuetatik bereizteko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia , Askoren artean, EHU, 2007

Bereizgailu ziklonikoak jalkitze zentrifugoaren modalitatea baliatzen duten tresna berezi batzuk dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007

Sistema osatzen duten elementuak solido handien bereizgailua eta erreaktore biologikoa dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikinetako instalazioen kalkuluak eta oinarrizko arauak, Askoren artean, EHU, 2008

Praktikan, bereizgailu txiki bat jarri behar da bi azalen artean, ziri-itxurako hutsunea uzteko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012

Eroale-sortak tarteka bereizgailuz konektatuta dauden eroale paraleloren multzoak dira, sarritan konfigurazio zilindrikotan kokatuta. ETC-entziklopedia   Energia elektrikoa garraiatzeko aireko linea, Wikipedia

"Bereizgailuak": Javako konpiladoreari kodeko elementuen kokapena adierazteko erabiltzen dira. ETC-entziklopedia   Java (programazio-lengoaia) , Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus