Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bereganatzaile (corpusean ez dago; ETCn 25 agerraldi) izond bereganatzen duena.

"Alderdi batekoek dena esaten dute, beste alderdikoek ezer ez", ohiko unibertsalismo moderno uniformizatzaile eta bereganatzailean tipikoa. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 165 zbk., , 2008 - martxoa-apirila

Asaldagarria, bereganatzailea, eramanezina izan zen haren betetasuna, baina are handiagoa eta eramanezinagoa da, orain, hutsunea. ETC-literatura, saiakera   Huliganaren itzulera, Norman Manea (Koro Navarro), Erein-Igela, 2017

"Gorputza" bitarteko pasibo gisa azaltzen da, zeinaren gainean esangura kulturalak inskribatzen diren, edo tresna gisa, zeinaren bitartez borondate bereganatzaile edo interpretatzaile batek bere buruarentzako esangura kultural bat zehazten duen. ETC-literatura, saiakera   Genero nahasmendua, Judith Butler (Ana Isabel Morales), Elkar, 2018

Badakizu, Leonor? Maitasuna batzuetan sutsua eta bereganatzailea ere izaten da. Itsua, alegia... ETC-telebista   Egiari ezin bizkarra eman, Goenkale, 2001

Argumentu bereganatzaile hau, zeinetaz ezin den argi eta garbi hitz egin, honi edo beste alde ilunen bati jokoa egitea baita, ez da zintzoa, erabiltzen dutenek komeni zaienean bakarrik erabiltzen baitute. ETC-prentsa   Berria, 2003-06-25

Beraz, bereganatzearen ondorioz sortutako administrazio-egintzari errekurtsoa aurkeztu nahi izanez gero, organo bereganatzailearen erabakien aurka jar daitezkeen errekurtsoak erabili beharko dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Administrazio Zuzenbidea: atal bereziak, Iñigo Urrutia, UPV/EHU, 2008

Kasu horietan, azkentzen diren entitateen betebeharrak beren oinordeko diren pertsona edo entitateei, edo eragiketaren onuradun direnei eskualdatuko zaizkie: sozietate bereganatzaileei edo zatiketaren onuradunei. ETC-zientzia, zuzenbidea   14/2013 FORU LEGEA, apirilaren 17koa, iruzur fiskalaren aurkako neurriei buruzkoa, (), Eusko Legebiltzarra, 2013

Errege bezala azaldu behar zaie 1315 b menpekoei, ez besterenaren bereganatzaile modura, zaintzaile modura baizik. ETC-zientzia, zuzenbidea   Politika, Aristoteles (Iñaki Usabiaga Sukia), EHU/UPV, 2016

Nolanahi ere den, jokamolde "bereganatzaile" hori onartua eta aholkatua bazen sermoi osoekin, nekez izan zezaketen predikari eta idazleek erreparorik maila apalagokoak ziren atalkako "ebaste"-ekin, berdin ex sacris zirenekin zein profanoekin, nahiz eta azken hauek prebentzio gehiagorekin hartu behar baitziren. ETC-zientzia, zuzenbidea   Axular eta Gero Patxi Salaberriren pasio, Askoren artean, EHU/UPV, 2018

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus