Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Birjaiokundekoan Italiak berdingabeko pizkundea ezagutu du kulturako eta politikako esparru guztietan, iparraldeko hiri guztietan klase buruzagi germaniar kementsu bat ukan duen bitartean. ETC-literatura, saiakera Volksgeist - Herri gogoa. Ilustraziotik nazismora, Joxe Azurmendi, Elkar, 2007
Edertasun berdingabeko eskuak ziren, ohiz kanpo luzeak, ohiz kanpo meharrak, eta hala ere muskulu gihartsuez zeharkatuak.. ETC-literatura, saiakera Hogeita lau ordu emakume baten bizitzan, Stefan Zweig (Edorta Matauko), Igela, 2007
Eta beste gizon bat senartzat harturik gero, "dena ala ezer ez" printzipioan oinarrituta, "berdingabeko ezkontza" esaten diotena egin zuen. ETC-literatura, saiakera Ilargi-harria, Wilkie Collins (Antton Olano), Elkar-Alberdania, 2008
[...] distira berdingabekoz gauaz eta egunaz nabarmendu zena (eguzki argitsu berri bat, bi eguzki-ohi ez-argitsuk talka egitean goritasunean amalgamatua) [...] ETC-literatura, saiakera Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015
Burua tente, gorputza goxoki kulunkatuz, Sorkuntzaren erreginak balira bezala mugitzen dira, eta, hala, gizonak kondenatzen dituzte jainkoez jeloskor izatearen sufrimendu berdingabekora. ETC-literatura, saiakera Emakumeak, Eduardo Galeano (Mikel Vilches), Txalaparta, 2019
Eraikuntza ospetsu eta berdingabekoetatik kanpo, egia esan, hiri-estatu grekoetan hiri aglomerazioak ez zuten aurretik zehastutako inongo planik jarraitu. ETC-entziklopedia Antzinako Greziako arkitektura, Wikipedia
Itzulpenari doakionez? Josu Zabaletaren lanik gozatu ez duenak aukera berdingabekoa du Literatura Unibertsala bildumako ale hau. ETC-prentsa Berria, 2003-12-27
Zintzotasun intelektual handia zuen Freudek, eta berdingabeko indar espirituala izan zuen. ETC-prentsa Berria, 2006-05-05
Porterren adierazi zuenez, enpresek, lehiakor izatekotan, "berritzaile" izan behar dute, "berdingabeko ideiak ukan", hori da arrakastaren gakoa. ETC-prentsa Berria, 2007-05-19
Behetik gora zoazela, bide ertzean ikus ditzakezu ale gorri txiki-txikiak baina berdingabeko usain eta zaporedunak. ETC-prentsa Berria, 2008-05-17
Orain berdingabeko aukera daukagu, udal eta foru hauteskundeak gertu baitaude, eta nire ustez, berdintasunaren aurkako lege horiek ezartzen dizkiguten politikariak zigortzeko profitatu beharko genituzke. ETC-prentsa Berria, 2010-11-20
Botata utziko al duk edertasun berdingabeko gizona, egitandi izugarriak eginikoa? ETC-zientzia, zuzenbidea Plauto. Militar harroputza, Askoren artean, UEU, 2018
Bi agintariak arduratu ziren beren hiri zaharrei berdingabeko bide nagusien egiturak emateaz, eta biek eskuratu zuten boterea proposamenak jada eginda zeudenean. ETC-zientzia, zuzenbidea Hiri-formaren historia Industria Iraultza arte, Askoren artean, EHU, 2010