Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
berbertatik izlag ‘bertatik’en indargarria.
Eta hau ez dute errefutatzen ez ezeztatzen berbertatik ezagutzen diren gertakari nabariek, aitzitik euren eskutik eroaten eta pentsarazten digute bizidunak, diodanez, zer sentiezgarrietatik harakoak direla. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 145. orr.
Montmartre bulebarrean aurrera zebilen, arratsaldeko ordu biak aldera, oinez lasai-lasai jendetzaren artean, irribarrez Elyséetik begirunea bereganatzeko asmoz paseatzera bidalitako soldadu haiengatik, eta, bat-batean, soldaduak berbertatik tiro egiten hasi eta ordu laurden batean aritu ziren espaloiak garbitzen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 27. orr.