Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Naufragoak aintzira barea igerian zeharkatu eta palmondoz hornituriko uharte haietako batera iritsi ahal izango ziren bizirik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 376. orr.
Ozeano Barearen mendebaldeko itsasertzetik Baltikoaren ekialdeko itsasertzeraino. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 28. orr.
Ozeano Bareko uharte batetik bestera abiatu ziren eta hala iritsi ziren Amerikara. Berria - Gaiak 2004-09-15
Irratitelegrafoen ganbaran eman nituen gau eta egun asko hegoaldeko itsasoetan, Hego Barearen itsasbidea egiten zuten ikatzez betetako kargaontzi haietan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 122. orr.
Pay the devil, lehen kantutik azkenera arte country klasikoenaren ur bareetan murgiltzen den lan atsegina. Berria - Kultura 2006-03-05
Urpean desagertu da orain, eta burbuila batzuk utzi ditu urazal barean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 21. orr.
Uhar nahasiak han ondoko soilune batean egindako putzu barean bere buruari begiratzeko. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 40. orr.
Horrekin batera beste sentsazio bat, guztiz kontrakoa, huts infinituarena, nagitasun barearena. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 353. orr.
Garai bare samarrak bizi ostean, tirabirak berriro haizatu dira. Berria - Euskal Herria 2004-08-07
Neska gaztearekin mintzatzen ahalegindu zen Lauaxeta, egoera bare hura lagun. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 93. orr.
Iraila zen eta egunak epelak eta bareak ziren. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 12. orr.
Barea zen haren solasa, eta ez zizun pizten ez erantzuteko edo kontra egiteko gogo bizirik, ez onespen suharrik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 366. orr.
Adimenez barea, gogoz gozoa, espirituz neurritsua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.
Isiltasun bareak inguratzen zuen dena. Elizen arteko biblia Jkd 18,14
Albo ertzak zuritu zitzaizkien hodei molkoei, eta gero ezta hori ere, arretu-histu egin ziren, ortziko itsaso beti bare hartan disolbatzen hasitako pintura arrastoak bailiran. «Kuskue tanden», 2004 - 188. orr.
Kolore bareko zapiz tapizatuta. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 367. orr.
Nola ez ikusi arto-saila astintzen, egun bare oskarbian? Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 51. orr.
Ur bare, beltzez pikortatuaren gainean kortxo bat zebilen igerian. Gau garbi barea. Halcyon hitzak zeru garbi barea adierazten du. Jack azkar ari zen igerian aintzirako ur urdin bareetan zehar. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 138. orr.
Mediterraneoak ez zuen gure aurrean ikara bat bera ere ilargi handi bareak distiraz betetzen zuen zabaltasun guztian. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 111. orr.
Pentsamendu edo sentimendu gaizto guztiak organismoan bizkor eta aztarnarik utzi gabe desagerrarazten dituen bizipoz bare eta argi horretaz hornitua. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 71. orr.
Uda-giro bare eta argitsu hartan, liluragarri zeuden Urumea ibarreko inguru baketsuak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 101. orr.
Aitak eta alabak argi ikusten zuten beren harremana ez zela garai batekoa bezain adeitsua eta barea. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 45. orr.
Haren ahotsa entzun nuen lehenbiziko aldiz, arruntean ez bezalako ahots bare eta neurritsu bat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 252. orr.
Gradellerenean, Lisak bizitza bare eta neurrizkoari eutsi zion, bere irribarre politarekin hango giroa alaitzen zuela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 79. orr.
Leku bitxiro aparta zuen indioilarrak familia-mundu sotil, bare eta maratz hartan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 21. orr.
Bizitza bare eta baketsuan bizi gaitezen, jainkozaletasunez eta gizabidez. Elizen arteko biblia 1 Tm 2,2
Marinelak aurrera egiten du bere itsasaldi luzean, presarik gabe, egun gazi, geza eta gozoekin, noiz itsaso barean noiz ekaitztsuan. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 49. orr.
Doi bat harrituta geratu nintzen haren aurpegian ikusi nuen gogobetetasun bare ia naturaz gaindikoarekin. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 187. orr.
Minor-en galdera bare eta leunki esan hartan ematen zuen bazela benetako kezka Lucyren ongizateagatik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 298. orr.
Dena dago lasai orain, dena dago geldi, dena zuri eta bare. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 185. orr.
Haizea bare zebilen eta inguruko zuhaitz puntak kulunkatzen zituen, gozo. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 205. orr.
Itsasoa nahiko bare egongo da, baina hotza egingo du. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 199. orr.
Joanesek ezpain-ukitua egin zion ardoari eta, arnasa bare, burua nare, mahaian zeuden besteak bezala, Aloiz Sarajevoko printzearen ipuina entzuteko moduan jarri zen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 190. orr.
Maitasunean grinarik ez, jeloskor eta lasai, urrikian minik gabe, haserrean bare, lana aldatzen duzu burubiderik aldatu gabe. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 213. orr.
Hark, esnaturik, haserre egin zien haizeari eta olatuei; hauek oneratu eta dena bare gelditu zen. Elizen arteko biblia Lk 8,24
Gaztelu inguruak isilik eta bare zeuden. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 246. orr.
Gauzak bare joanez gero. Berria - Kirola 2004-09-09
Gorputzak bare, arimak nare. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 128. orr.
Gizon jainkozalea, malko-jario hauen artean halako zerutiar poztasun batez azaltzen zen, gozo eta bare bai barnean eta bai aurpegian. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 887. orr.
Haren aurpegi lasaiak bare jarraitzen zuen denbora guztian. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 276. orr.
Pultsua bare eta burua arin esnatu zen hurrengo egunean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 80. orr.
Dena dago lasai orain, dena dago geldi, dena zuri eta bare. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 185. orr.
Eskuak lehortu zituen mantelean, irribarrez beti, odola izotz, bare eta lasai, ibai grina hotz mengelen dardara haren erdian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 177. orr.
Dena hain lasai; dena hain bare. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 185. orr.
Gero, lau-lau dator ibaia, ez, ordea, bare. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 242. orr.
Bare hasitako manifestazioak, asaldatuta, eta haserre bukatu zuen. Berria - Harian 2006-03-04
Erabat desitxuratua nengoen, aurpegia handituta eta odolduta neukan eta uraren mugimenduaren bareak areagotu egiten zuen aurpegiaren makurra. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 22. orr.
Gero, mugimendu bare-bare batez bere hanka luzeak [...] bata bestearen gainka jarri, eta liburu bat zabaltzen zuen, liburu bera beti. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 157. orr.
-Andereño Granger -esan zion Snapek, ahots bare-bareaz-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 141. orr.
Badira egun bare-bareak, eta badira [...] trumoitsuak direnak egonezina giroan bertan atzematen delako. Berria - Euskal Herria 2006-01-19
Abanikoa bezala zabalduko da itsasoa, urdin ilun eta ia zimurrik gabe, bare barea eta mantxa berdeak ur azalean noraezean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 158. orr.
Ez duzu ezer entzun, ezta hots txikiena ere; dena bare-bare dago. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 141. orr.
Ibaiaren ahoa bare-bare zegoen eta belaontziak ez zuen batere nekerik izan ibaiak itsasoarekin bat egiten zuen gune trumiltsua igarotzeko. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 151. orr.
Zutiturik, haserre egin zien haizeari eta aintzirari, eta dena bare-bare gelditu zen. Elizen arteko biblia Mt 8,26
Itsasoa bare-bare, belak ez dira harrotzen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 81. orr.
-Bai, noski -baieztatu zuen, bare-bare, aurkezleak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 403. orr.
Han, haizea gelditu egin zen, bare-bare. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 84. orr.
Hizketaren tonua gero eta gorago igotzen zen, errieta bizian amaitzeraino, klimax gorenean; azkenik, behera jaisten zen, xuxurlaka amaitu arte, bare-bare. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 119. orr.
Argiontzi erraldoi baten antzera, ilargiak gainetik dirdiratzen zuen, bare-barea zegoen itsasoa argituz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 227. orr.
ahots bare (5)
bare bare (37); bare bare dago (3); bare bare zegoen (3); bare barea (3)
; bare dago (12); bare dagoen (3); bare dagoenean (3); bare egon (4); bare gelditu zen (4); bare geratu (3); bare samar (3); bare zegoela (4); bare zegoen (16)
beti bare (4); bezain bare (5); bizitza bare eta (3); dena bare (11); dena bare bare (5); dena bare zegoen (3)
egun bare (3); esan bare (10); giro bare (5); itsaso bare (6); itsasoa bare (23); itsasoa bare bare (6); itsasoa bare zegoen (3); lasai eta bare (3); oso bare (3); ur bare (4); zerua bare (3)
ahots barea (3); aurpegi barea (3); bare barea (3); barea eta (9); barea izan (5); barea izan da (3); barea izango (3); barea zen (4); giro barea (3); itsaso barea (3); ozeano barea (4)
bareak bere (6); bareak bere kabuz (3); bareak eta (6); isiltasun bareak inguratzen (6); itsaso bareak (3)
itsaso barean (9); ozeano barean (20)
itsaso barearen (6); ozeano barearen (12)
ozeano bareko (21)