Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bizi garen mundu honetan, lagun bat baino gehiago elkartzean oinarrizko arauren bat adostu beharra izaten dugu, berbaz edo idatziz. Berria - Euskal Herria 2004-11-10
Beheiti baina ulerkor entzun nion berbaz: Bonjour! Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 181. orr.
Berbaz hasi dira; badirudi elkarren ezagunak direla. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 68. orr.
Bien bitartean, haraino eraman ninduen neska astuna berbaz hasi zitzaion. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 87. orr.
Behintzat, Peterrek txarto tratatuz gero, ez du dibortziatzeko premiarik edukiko, argudiatzen zuen, berak pasaturikoak berbaz aipatu barik gogora ekarriz. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 198. orr.
Ardoa, berriz, gizonen artean jesartzeko estakuru ere bazenez, hura baliatu nahi izan nuen, eta halaxe itaundu nion kaxa jokatu nahi zuenari, erdi keinuz eta erdi berbaz, hura zenbatetan emango zidan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 328. orr.