Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Jesus, Maria eta Jose, berbakizuna behintzat emango dugu herrian", egiten zuen izututa gure amak gaur eguerdian. ETC-literatura, saiakera Hamaika ipuin, Juan Martin Elexpuru, Elkar, 2000
Horregatik, menpekoren batek bizitza zibilean gauza bereziren bat egiten badu, ona edo txarra, aukera profitatu behar da saritzeko edo zigortzeko, gertaerak berbakizun handia eman dezan. ETC-literatura, saiakera Printzea, Makiavelo (Juan Martin Elexpuru), EHU - Limes bilduma, 2008
Plazan ere, Kontsula beste berbakizunik ez zuten erabili. ETC-literatura, saiakera Sumendiaren azpian, Malcolm Lowry (Karlos del Olmo), Elkar, 2008
Orduantxe geldituko da iraultza tonto hau burutua, ahaztua eta akademiko belarrimotz batzuen berbakizun bihurtua. ETC-literatura, saiakera Arrazoia ez dago edukitzerik, Iñaki Segurola, Alberdania, 2012
Ez gaur egun bezala, zeren orain, bisitariarekin enplegaturen bat etorrita ere, hasiberri bat izaten baita gehienetan, futboleko liga beste berbakizunik izaten ez duena eta nahiago izaten duena arratsa zerbitzarien jangelako supazterrean baino Ploughman's Arms-en zurrutean eman... edo, egiari zor, gero eta sarriagotan, Star Inn-en. ETC-literatura, saiakera Egunaren hondarrak, Kazuo Ishiguro (Amaia Apalauza / Iñigo Roque), Elkar, 2018
Baina eskuragarri ez zaizkigunean, amigo! Orduan, komunikabide guztien berbakizun direla eta mundu guztiaren ahomingainetarako iritzigai bilakatzen ditugula. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-05-03
HPSri, lehenengo eta behin, kualitatibotasunaren aldagaiari dagokion berbakizuna egin nahi nioke. ETC-prentsa Argia, 2005-03-20
Ez larritu: hizkuntza moldeak ez ditugu berbakizun hartuko, badaezpada ere, zeren askoren iritzian ez da arazo literatura hizkuntza-sorkuntzarako elbarri egotea sarritan, edo denek berdin idazteko egindako hautua (berez ez da hautua, ezinbestea baizik). ETC-prentsa Berria, 2012-10-14
Halakoetan usu ozendu ohi diren iruzkinak ere ugariak izan ziren: sexismoz betetako txantxa ergelak izan ziren asko, sexu harremanei buruzko berbakizun aurreiritziz josiak. ETC-prentsa Berria, 2016-10-07
"Berbakizunak zeudela? Berbakizunak denetarikoak egon daitezke, baina horren gai delikatuan ez badago frogarik oso zaila da ezer egitea", zehaztu du. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2019-04-12