Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

beranduxeago adlag apur bat beranduago.

Egunak argitu baino lehen, demostrazioa eskuan zutela, lotan zeuden, gogobeterik; ez ziren esnatu eskola hasi eta beranduxeago arte.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 138. orr.

Nausikaak ez zuen nahi jendeak susmo txarrik har zezan bera Ulisesekin ikusirik; beraz, hirira heltzeko bidea adierazi, eta beranduxeago joateko esan zion.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 31. orr.

Nor ez dago heriotzatik gertuago datorren urtean iaz baino, bihar gaur baino, gaur atzo baino, eta beranduxeago orain baino, eta orain bertan lehentxeago baino?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 368. orr.

Aurrena pentsatu nuen ez zegoela kezkatzeko motiborik, posible zelako haiek zertxobait atzeraturik ibiltzea eta beranduxeago iristea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 25. orr.

Momentu batez iruditu zait, berehala uxatu dudan zorakeria, behar baino beranduxeago ez ote duen piztu duta egaxíak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 177. orr.

Orduan Morfeok erantzuten dio une hartan entzun behar zuena baino ez zuela entzun: "Lehentxeago edo beranduxeago, bidea ezagutzea eta bidea ibiltzea ez direla gauza bera konturatuko zara".  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 134. orr.

Baziren, alabaina, beranduxeago jaikitzen ziren ardi batzuk ere.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 18. orr.

Zazpiak eta laurdenetan iritsi eta hogeitabost minutuz geratu ohi nintzen; urtean-urtean beranduxeago agertzen nintzen eta apur bat gehiago luzatzen bertan; 1933, euri jasa ikaragarri batek faboretu ninduen: jatera gonbidatu behar izan ninduten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 156. orr.

Garai horretan, agian beranduxeago, Manhattango Mendebaldetik auto gorri bat, Tom eta Angie barruan, abiatu zen Central Park gurutzatzera.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 62. orr.

Erremedio erraza izan du guztiak: beranduxeago sartu da, ilunpetan.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 29. orr.

Gizonezkoa beranduxeago iristen zen beti, eta errituala beti zen berdina.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 158. orr.

"Ondo, eta zu?", erantzuten zuen, edo "bai, gaur beranduxeago", edo "ikaratzeko moduko eguraldia dago, ile guztia banatu dit".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 144. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus