Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

beranduan adlag berandu.

Desagertuaren neska-lagunak eman zuen abisua, arratsalde beranduan oraindik ez baitzen hondartzara itzuli  Berria - Euskal Herria   2004-10-17

Gau beranduan heldu nintzen etxeko lehorrera, txalupa haietako bat besapean nekarrela.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 39. orr.

Goiz beranduan, ordea, hantxe agertu zen kamioneta bat, zakurra Long Islandeko zakurtegira eramateko.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 132. orr.

Gau beranduan, zerbitzariak lasterka atera ziren.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 154. orr.

Hori zen ia dena, ur gozoko ibai batzuetara udazken beranduan etortzen ziren amuarrain erraldoiak eta izokinak kenduta.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 104. orr.

Goiz beranduan esnatu zen biharamunean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 75. orr.

Nola ez zekiela, gau beranduan, Ravignan kaleko malda gogorrean gora igo, eta bere garaje-gelara itzultzea lortu zuen Ruche jaunak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 386. orr.

Jaiki eta alde egitera zihoan Mercer andrea: sentitzen zuen gehiago itxaron ezin izatea, baina zortziak jota ziren eta ez zuen gogoko arrats beranduan kanpoan ibiltzea, gaueko aireak kalte egiten baitzion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 49. orr.

Atsedenaldi bat besterik ez dugu egin oraingoz, bidegurutze triste bateko gasolindegi triste baten, bazkalordu beranduan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 71. orr.

Normalean zapatu gauean etxeratzen naiz, beranduan, baina batzuetan domeka goizera arte ere geratu izan naiz.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 23. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus