Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

beranduago adlag ohi den edo behar den unean baino geroago; geroago.

Ezagutza, esaten ari nintzaizun moduan, gero etorri zen, beranduago, kafetegiko gure solasaldi haien bitartez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 30. orr.

Lehenik, nahi baino beranduago esnatu zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 315. orr.

Metroa ohi baino beranduago heldu zen Victoriako geltokira.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 9. orr.

Nire bila sorterrira jotzea Lisboara uste baino beranduago iristea zen arren, bazen hala egiteko aitzakiarik, eta ez, hain zuzen, ohore galtzeak edo zigor beldurrak eraginda.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 26. orr.

Izan ere, nahiko modu ergelean hasi zen dena, hiriko koktelik onenak zerbitzatzen dituzten pub-ean, eta han bertan amaitu zen, goizeko ordu txikietan; pertsiana bota eta dezente beranduago irten ziren handik -jabea Margaren ezaguna zen-.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 52. orr.

Pare bat urte beranduago, ordea, aldatuz joan zen gure ikuspegi politikoa: paktismo lotsagarri bat iruditzen zitzaigun erreforma onartu izana, gerra garaiko gudariek sekula egingo ez zuketena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 68. orr.

Eta gauean berriro etxera, oinez, trenez, bizikletaz, ni bakarrik aldi honetan, beste guztiak baino beranduago itzultzen nintzelako akordeoi akademian azken klasea hartuta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 109. orr.

-heliografoari bisita: eguzkiaren orduen bandatxoa aldatu; udan, eguna luzeagoa izanik eta eguzkia artean ere lanean dabilenez gero, beranduago beste igoalditxo bat beharko txartel-bandatxoa aldatzeko...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 73. orr.

Bakarrik afaldu dugu ia-ia, beranduago sartu diren hiru aleman taldeak salbu.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 69. orr.

Ehun urte lehenago edo ehun urte beranduago sortu banintz, ez zinatekete nire garaikide izango.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 12. orr.

Atzo gauean, taldeko batzuk hiru ordu laurden beranduago heldu ziren furgoneta hartzeko genuen hitzordura, hain zuzen ere behar genuena.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 74. orr.

Nik nahi baino egun bat beranduago.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 29. orr.

Ziztu bizian joanda ere, bederatzi eta erdiak baino beranduago ziren herrira ginenean, eta Anak eta biok gaueko hamarrak eta laurdenetan genuen zita Zabalguneko ostatu batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 164. orr.

Baina, nolanahi ere, hil egingo hintzen, goizago edo beranduago.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 193. orr.

Segundo bat beranduago eta hilik egongo zinen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 27. orr.

Gauera arte itxaron dezaket, eta bai gauerdira arte ere eta bai beranduago ere.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 22. orr.

Zenbait hilabete beranduago sendagile zuitzar batek deitu zuen bere bulegora.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 223. orr.

Gero eta beranduago itzultzen zen, hangarreko umeekin hara eta hona ibilita.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 92. orr.

Xehetasun gehienak anitzez ere beranduago ikasiko nituen, deusetarako balio ez zidatenean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 169. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus