Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bentana (corpusean ez dago; ETCn 32 agerraldi) iz leihoa.

Bentanan bertan, islaturiko emakumearen aurpegiaren begiratu trinkoaren alde bietan, lerro-lerroan jarrita zeuden ondo gomutan zituen ezkontza gonbit txartel harroputzak, nabarmenegi lorez apainduriko emaztegaien argazkiak [...] ETC-literatura, saiakera   Sumendiaren azpian, Malcolm Lowry (Karlos del Olmo), Elkar, 2008

Bizarra egiteko aparra kendu gabe agertu zitzaigun Mateo Vallejo bentananETC-literatura, saiakera   Zamaontzia, Iñigo Aranbarri, Susa, 2011

Etxe zaharra zen, estua, zuria, zurezko kontra-bentanak zituena. ETC-literatura, saiakera   Igelak benetan hiltzen dira, Iñaki Irasizabal, Elkar, 2011

Akotegiri eta Imilauni bentana ertzera etorritako beleek ematen diete gertatzen ari denaren berri. ETC-literatura, saiakera   Apirila, Iñigo Aranbarri, Susa, 2014

Jenerala jo zuen kornetak, etzanda gengozenok be zafarrantxora batu ginen eta kargadoreak hutsitu genituen bentana haien kontra. ETC-literatura, saiakera   Franco hil zuten egunak, Koldo Izagirre, Susa, 2016

Karkaba tabernako bentanan utzi du kafesne idorra. ETC-literatura, saiakera   Zaldi mamarroa, Ekaitz Goienetxea, Elkar, 2018

Bentanatik astoak ikus ditzaket. ETC-literatura, saiakera   Erreka haizea, Sonia González, Susa, 2018

Artean Henryk bentana zarratzeko eta zarratzeko diotsola, arasaren gaineko nezeser loratutik latexezko guante parea eta toallatxo umelak atera ditu Sabinak; fardela askatu, koltxoi gainean kiribildu, eta betazalik kliskatu ere egin barik garbitu dio hankartea. ETC-literatura, saiakera   Basa, Miren Amuriza, Elkar, 2019

Kopla zaharraren arabera, Abadiñon (Bizkaia) sanblasetan neskazaharrak bentanetan egoten dira, mutilzaharrak engainetan. ETC-prentsa   Berria, 2009-02-04

Gero joango gara Abadiñora tirantedun galtza laranjak jantzita neskazaharrek mutilzaharrak bentanatik zelan engainatzen dituzten ikustera. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-01-31

Lagundu nahi duenak bota harri koxkorra bentana honetara. ETC-prentsa   Argia, 2007-05-27

Bentana zabalik . ETC-prentsa   Berria, 2016-10-08

Kantatzea plazera da, kotxean, bentanak jaitsi eta haize freskoak aurpegian jo zaitzan abiadura apaltzea. ETC-prentsa   Berria, 2017-06-10

Metrailaz zula-zula eginiko etxe bat, ate-bentanak zabalik eta gortinak airean zituena, noiz edo noiz erabilitako altzariak eta sasiak egongelan. ETC-prentsa   Berria, 2017-11-24

Kalean kristal apurtuak ikusi eta berehala pentsau edo esaten dozu: zeozer apurtu da, bentanaren bat, botilaren bat... ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2013-04-05

Bentanetako begia ere deitu izan zaio Eskillar zuloari. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2017-12-08

Mendebaldeko euskaran, "leiho" esan izan zaio bao txiki beirarik gabeari, eta leiho modernoari, berriz, "bentana". ETC-entziklopedia   Leiho, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus