Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bengala iz argitasun handia sortzen duen suziria.

Jakina, ezin falta hitzorduan Miarritzeren aldeko furgoneta, bengala gorri-zuria nonahi zuela eta aupa BOren aldeko oihuak jaurtitzen.  Berria - Kirola   2006-04-23

Zaragozako zaleak zeuden inguruan bengala bat piztu zuten, eta osasunazale batzuk Pilarreko Ama Birjinaren abesti famatua kantatzen hasi ziren  Berria - Kirola   2004-12-15

Ekologistek bengalak erabili ote zituzten ezin izan zuen argitu Landracek.  Berria - Gaiak   2004-11-09

Bengala baten antzera, sugar mehe bat dirdai egiten hasi zen etxearen gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 33. orr.

Une batez pentsatu dut libratu garela azkenean, baina orduan bengala bat aireratu da sugarretan eta egun-argi betean murgilarazi gaitu denok.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 134. orr.

Armadako marinelek bengalak banatu zituzten, arrastorik aurkitutakoan jaurti eta kostazaina lehenbailehen hurbil zedin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 133. orr.

Nostromoak bengala gorriak eta zuriak jaurtiko ditu zentzurik gabe.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 376. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus