Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

belaunpe iz belaunaren atzeko aldea.

-Nik -esan zuen garrasika-, bakarrik uste dut amerikarren partehartzeak ere ezingo duela eragotzi hemen odol putzu batean bukatzea, boltxebike madarikatu horiek segitzen badute nire gizonak hondatzen belaunpean ostikadak emanez!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 150. orr.

Ferekatuko nizkion, behar bezala ferekatu ere, eskua belaunpean pausatuz, iztezainean, emeki-emeki.     «Kuskue tanden», 2004 - 232. orr.

Uniformearen ordez, brusa soil bat zeraman jantzirik, mujiken gerriko tradizionala, galtza zabalak, eta bota altuak, belaunpean estutuak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 65. orr.

Eta Quirrellek, nahiz eta Harry belaunpean mendean hartuta zeukan lurraren kontra, aske utzi zion lepoa eta, izututa, bere esku-ahurrei begira geratu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 266. orr.

Gure herri eta auzo askotan traje berria estreinatu ohi zen: galtza britxi belaunpean gomaz bildutako haiekin jantzi nintzen ni neu ere, zortzi urte nituelarik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 134. orr.

'Zer moduz eskolan?' galdetu zidan, eta itzelezko samurtasunez heldu zidan besagainetik, belaunpean urratu txiki bat ikusi zidanean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 58. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus