Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

belartu (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi) da ad belarrez bete.

Etxarte sasitu eta belartuen artean bakarrik promenatuko zen, eskuarekin pareta, ate, harri, burdin eta zureria zahar oro ferekatuko zituen. ETC-literatura, saiakera   Beste eguzkia, Itziar Madina, Txalaparta, 2007

Pentsamendu bakarrarekin gelditu zen erlojugilea lorategiko atarian, arku belartuaren azpian arrotzaren parera heltzean: zein da eroago? ETC-literatura, saiakera   Erlojugilea, Asier Serrano, Txalaparta, 2009

Aldiz hegaztegia belardi izanen da, diotenez uda partean lur belartuak berotasuna hobeki iresten du, eta bulegoetan aire egokituaren faktura apaltzen. ETC-prentsa   Herria, 2009-07-30

Izan ere, Abadiak natura osagai ugari ditu: itsaslabar landaretsuak, lahar formazioak, zuhaitz heskaiak, itsasaldeko belardiak, soro belartuak, hariztiak, lizardiak, haltzadiak, errekastoak eta abar. ETC-entziklopedia   Abadia jauregia, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus