Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

belarriz adlag entzumenaren bidez.

Aitak belarriz zekien, eta huraxe.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 17. orr.

Hain daude hurbil, non belarriz behintzat berdintzat ematen ditugun.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 60. orr.

Gutxi aski, bera dute biek kezka: belarriz jotzen dutena ondo janztea, dotoretzea.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 49. orr.

Munduak filologoari belarrizkoa egiten dio, eta filologoak mundua belarritan hartzen du, belarriz jotzen du.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.

Alde batean, Pitagoras zegoen; bestean, hautagaiak: belarriz baizik ezin ziren haren irakaspenez jabetu.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 123. orr.

Halakoetan, nik ziztua jotzen dut, baina, partituran baino gehiago jendearen portaeran erreparatuz, garai batekoak bezala, solfarik gabe, belarriz eta begiz aritzen bainauzu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 89. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus