Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

belarbeltz (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi) iz Scrophularia generoko landare belarkara, lau aldez osaturiko zurtoina duena eta loreak buruxketan ematen dituena (Scrophularia sp.).

Makalak eta haltzak eta sahatsak zeuden han, soilgune baten inguruan, non ibaiertzeko lirio-sailekin lehian hazten baitziren epilobio zuri eta belarbeltz more ugari, bai eta patata-loreren bat ere, hanhemen -Allington jaunaren azken ekinaldi antzuaren ajeak, horiexek-. ETC-literatura, saiakera   Soldaduaren itzulera, Rebeca West (Maialen Berasategi), Erein / Igela, 2014

Orri handiko landare belarkarak ere ohikoak dira: larre-oloa, belarbeltza, urrebotoiak, zolda-belar txikia, mendiko aingeru-belarra, orein-mihia eta sorgin-iratzea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Karrantzako naturaren gidaliburua, Zigor Arteaga, Ainhoa Lamariano, Roxali Sarasua, Puy Ziaurriz , UEU, 2000

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus