Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jacobi erredurak eragin zizkioten azalean, baina halere bidea ireki zuen hosto pozoitsuen artetik, astaperrexilen eta belaikien artean bilatzen ari zena aurkitu zuen arte: zuhaixka arrunt bat, hosto lumaztatuekin. ETC-literatura, saiakera Reckless - Harrizko haragia, Cornelia Funke (Aiora Jaka), Elkar, 2010
Aldian behin, belaikiaz edo, eultzilariek eultzia itzulikatu eta barreiatu egiten zuten. ETC-literatura, saiakera Errekuperatzaileak, Pablo Sastre, Elkar, 2015
Belaiki, urrilo eta erabelar beltz beldurgarrien ahaide (solanazeo jangarriak gutxi-gutxi dira), Bolivia eta Perutik 1493an etorri eta ederki gizarteratu da Euskal Herrian, XX. mendean bizi izan zuen iraultzari esker (ordura arte, min ez diren barietate handiak ezezagunak baitziren gurean), saltsen osagarri, laguntzaile, betekien biltzaile eta aparteko protagonista bihurtu arte. ETC-prentsa Berria, 2012-06-16
Belaikia, asma-belarra eta erabelarra nola erabili bazekiten emakume haiek. ETC-prentsa Berria, 2014-01-16
Tona bat alkohol, tabako eta belaiki, pop kultura, historia hurbilari buruzko lezioak, zapalkuntzak, erresistentziak, iragana eta etorkizuna nahasten dira eleberri honetan. ETC-prentsa Berria, 2018-06-24
Itxuraz tomatea laster lotu zuten alberjiniarekin (Solanum melongena), baina patata (Solanum tuberosum) iritsi berriarekin eta batez ere belaiki edo belladona (Atropa belladonna) pozoitsuarekin zuen antzagatik kosta zitzaion sukaldez sukalde hedatzea. ETC-prentsa Argia, 2017-10-29
Belaikiaz nahastuta eta zigarrotxoak eginda, asmaren sendagai bezala erabili izan dira asma-belarraren hostoak. ETC-entziklopedia Asma-belar, Wikipedia
Atropina (karbono C17hidrogeno H23Nitrogeno NOxigeno O3) hainbat landare solanazeoren sustrai eta hostoetan, belaikiarenetan batez ere, azaltzen den alkaloide pozoitsua da. ETC-entziklopedia Atropina, Wikipedia
Belaiki edo belladona ("Atropa belladonna") Solanaceae familiako zuhaixka bizikor bat da. ETC-entziklopedia Belaiki, Wikipedia
Belladona, adibidez, urdaileko arranpa tratatzeko erabiltzen da, eta belaiki izeneko landaretik ateratzen da. Belaiki guztiek, baina, ez dute belladona kopuru bera. ETC-entziklopedia Droga, Wikipedia
Historikoki mandragora, belaiki eta estramoniorekin batera erabiltzen zuten edabe anestesia anestesiko bat sortzeko, gainera ezaugarri psikoaktiboak zituen edabe bat zena. ETC-entziklopedia Erabelar, Wikipedia
Eskopolamina edo burundanga, (karbono C17hidrogeno H21Nitrogeno N1Oxigeno O4) belaikitik, estramoniotik eta beste landare solanazeo batzuetatik ateratzen den alkaloide pozoitsua da. ETC-entziklopedia Eskopolamina, Wikipedia
Badu belaiki, opio eta pozoien berri. ETC-entziklopedia Sherlock Holmes, Wikipedia