Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bektorial (corpusean ez dago; ETCn 940 agerraldi) izond bektoreei dagokiena.

Giza oroimenean denbora ez da bektore kartesiarra, edo, esan dezagun honela, ez dago denbora-lerro bektorial zuzenik. ETC-literatura, saiakera   Ispiluaren kalteak, Edorta Jimenez, Elkar, 2008

Dena den, aldaketa ñimiñoak izan direla esan behar dut, gehienetan zenbait eragile matematikori eta aldagai eskalar, bektorial edo tentsoriali dagokien letrakerari buruzkoak (esan nahi baita, letrakera zuzena, etzana edo lodia). ETC-literatura, saiakera   Erlatibitatearen teoria, Albert Einstein (Jose Ramon Etxebarria), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Ordenagailuan irudiak egiteko ziren, baina era bektorialeanETC-prentsa   Berria, 2005-07-05

Marraztutako irudia "grabatu japoniarrean iradokitako diseinu bektorial bat" zela azaldu zuen Martinezek. ETC-prentsa   Berria, 2007-07-17

Hau da, irudi estatiko batzuei dinamismoa ematen dion formatuan edota beste hitz batzuetan esanda, animazio bektorialaz baliatzen den teknikaz baliatuz. ETC-prentsa   Argia, 2002-07-14

Baita, Open-Office Draw marrazketa bektorialeko aplikazioa eta Xuxen zuzentzaile ortografikoa ere. ETC-prentsa   Argia, 2003-05-29

Ez da kutsakorra, bektoriala baizik: eltxoak pasatzen du birusa, baina ez abere batek besteri. ETC-prentsa   Argia, 2007-11-25

Hiru dimentsioko maketa bektorial birtual baten bidez ikus eta uler daiteke orduko hiria. ETC-prentsa   Berria, 2013-08-25

GAITZ BEKTORIALAKETC-prentsa   Berria, 2016-01-31

Formatu digital bektoriala dute infografiek, eta oso praktikoa da hori. ETC-prentsa   Berria, 2018-06-12

Bi indarren arteko batura bektoriala, hau da, bien arteko erresultantea, paralelogramoaren legea erabiliz lortuko dugu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Forma eta fluxua: Arrastearen fluido-dinamika, Ascher H. Shapiro, UEU, 2000

Dena dela, lantzen gabiltzan beste batzuk ere ez ditugu baztertu: TILT eredua eta osagai prosodikoen kuantifikazio bektorialak darabiltzan beste eredu bat ere bai. ETC-zientzia, zuzenbidea   Txillardegi lagun-giroan, Gotzon Aurrekoetxea, Jose Luis Ormaetxea, Patxi Salaberri, Pilartxo Etxeberria (arg.), UEU, 2000

Karga biak lotzen dituen lerroaren norabidea f indarraren norabidea denez, komeni da Coulomb-en legea notazio bektorialean idaztea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006

Horren ondorioz, rasterizazioa (datu bektorialak raster-sistemara aldatzea) eta bektorizazioa (raster-sistemaren datuak bektore-sistemara bihurtzea) ohiko lanak dira kartografoentzat. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kartografiako elementuak, Askoren artean, EHU, 2007

Indarra magnitude bektoriala da, eta, beraz, modulua eta norabidea ditu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Geologia estrukturalaren oinarriak, Askoren artean, EHU, 2008

Molekula bat polarra den edo ez jakiteko, haren forma ezagutu beharra dago, polaritate garbia lotura-dipoloen batuketa bektoriala baita. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

Uhin erresultantearen anplitudea nahasten diren uhinen anplitudeen batura aljebraikoa edo bektoriala da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009

Gogortasuna propietate bektoriala izanik, mineral batek gogortasun ezberdina izan dezake, kontuan hartzen dugun norabidearen arabera. ETC-zientzia, zuzenbidea   Geologia praktikoa , Askoren artean, EHU, 2009

Flashez sortutako grafikoak bektorialak dira eta bereziki egokiak Interneten erabiltzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kazetari aditua unibertso digitalean, Txema Ramírez de la Piscina (arg.) , UEU, 2009

E eremu elektriko bat, zeina aurrekoa bezala kantitate bektorial bat baita, ezartzen denean, indar (edo momentu) bat eragiten du dipolo elektrikoan, aplikatutako eremuarekin orientatuko duena. ETC-zientzia, zuzenbidea   Materialen zientzia eta ingeniaritza, Askoren artean, EHU, 2011

Matematikari batzuek azpiespazio lineal edo azpiespazio bektorial terminoak erabiltzen dituzte; azpiespazio terminoaren esanahi berbera dute. ETC-zientzia, zuzenbidea   Aljebra lineala ondo egina, Sheldon Axler (Ixiar Iza), EHU/UPV, 2017

Arte grafikoetako programa batzuk 2D grafiko bektorialei edo 2D raster grafikoei geruza gardenetan aplika dakizkiekeen iragazkiak dituzte. ETC-entziklopedia   3D modelaketa, Wikipedia

Magnitude bektoriala da, "bektorea" alegia (zehatzago hitz eginda, "ardatz-bektorea" edo "sasibektorea" dela esan beharko genuke), eta modulua, norabidea eta noranzkoa dituen lerro gezidun batez adierazten da era grafikoan. ETC-entziklopedia   Abiadura angeluar, Wikipedia

Adobe Flash grafiko bektorialekin zein bitmap motakoekin lan egiten du. ETC-entziklopedia   Adobe Flash, Wikipedia

Fisika klasikoan, azelerazioa magnitude fisiko bektorial bat da, abiadurak denboraren funtzioan jasaten duen aldaketa adierazten duena; azelerazio-bektorea ere esaten zaio. ETC-entziklopedia   Azelerazio, Wikipedia

Azpiespazio bektoriala kontzeptu garrantzitsua da aljebran eta matematikako hainbat arlotan. ETC-entziklopedia   Azpiespazio bektorial, Wikipedia

Biderkadura bektorialaren emaitza beste bektore bat da, zeina biderkaturiko bi bektoreek sorturiko planoari perpendikularra den, eta bere normak bektoreek sorturiko paralelepipedoaren azaleraren balioa duen. ETC-entziklopedia   Bektore (matematika) , Wikipedia

Lehen ordenagailu-jokoak 1960ko hamarkadan agertu baziren ere, hauek pantaila bektorialak erabiltzen zituzten, ez bideo analogikokoak. ETC-entziklopedia   Bideokontsola, Wikipedia

Biderketa bektoriala hiru dimentsioko bektore-espazio batean definitzen den eragiketa bitarra da. ETC-entziklopedia   Biderketa bektorial, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus