Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bekatuzko izlag bekatuz egina; bekatuari dagokiona.

Aita santuak esan zuen bekatuzko egiturak daudela, eta zer dira horiek? Bada, hori; kapitalismo basatian argi ikusten da.  Berria - Harian   2005-04-19

San Agustinek, ostera, uste zuen aski kristau ez izateagatik erori zela Erroma: arima sendotzen duten bertute kristauak landu beharrean, bekatuzko mozkorraldiek eta orgiek zimelduak zituzten erromatarrak  Berria - Kultura   2004-01-06

Emaiten derauzkigu laguntza bereziak: 1° garraitzeko debruaren oldarrak, bai-eta begiratzeko bekatuzko gertakari gaxtoetarik: 2° gure bihotzak sustatzeko bertutean, eta aintzinatzeko saindutasunean; 3° hazkartzeko gure herbailtasuna eta iraunarazteko beti bide onean.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 200. orr.

Kristoren ikasbideari jarraitzen diona, bekatuzko bizitzarekin gaizki ez datorren bitartean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 176. orr.

Satanasen esku utziko duzue hori, ea horrela, beraren bekatuzko izaera suntsiturik, Jaunaren egunean salbatzen den.  Elizen arteko biblia   1 Ko 5,5

Pulpitutiko erasoari Joxe Marik bakarrik egin zion aurre, gainerakoak bekatuzko ozeanoetan naufrago.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 72. orr.

Etorri ziren etorri errondak, olibondoetara paseo luze bekatuzkoak igande arratsetan, izen berriak korruetan...  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 86. orr.

Eta gogoratu zitzaidan, halaber, nola san Agustinen ama, santa Monika, otoitz egiten ibili zen, gau eta egun etsi gabe, semeak bekatuzko bideari utz ziezaion amoreakatik eta zuzenekoari atxik, eta nola erdietsi zuen azkenean bere xedezko xedea...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 345. orr.

Bada hor logika sakon bat, Jainkoarena berarena dena eta Jesusen existentzia osoan agertu zena, giza logikaren, bere burua handitu eta bere boterea ezarri nahi duen bekatuzko giza logikaren kontrakoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 31. orr.

Begia ez dadila grina txarren atzetik joan, ez gaitzala mendeku desirak gailendu, ikusmena edo gogamena ez daitezela bekatuzko delizietan pausatu,  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 382. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus