Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bekatuan adlag bekatuzko moduan.

Batek esan zion Sauli: -Bekatuan ari da jendea Jaunaren kontra: odol eta guzti ari dira jaten.  Elizen arteko biblia   1 Sm 14,33

- Baina bekatuan hil zen, apaizik gabe, maitia.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 254. orr.

Ezin duk segitu inor sagaratzen herori bekatuan bahago.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 101. orr.

Bigarrena: bekatu estalia beste bati erakusten zaionean, bekatuan dagoenari jaikitzen laguntzeko; baina baldintza batekin, lagun diezaioketen goganbehar edo egiantzeko arrazoi batzuk izatea.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 57. orr.

Zinez bekatuan bizi gara!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 153. orr.

Bekatuan jaiotakoa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 68. orr.

Bekatuan ibiliko banintz bezala, autoa parkearen aparkalekuan laga ordez, beherago lagatzen nuen, egunkariak saltzen dituzten tabernaren atarian.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 47. orr.

Bekatuan jarraitzearekin kontraesanik ez duen zentzatze maila batekin agertu ohi da maiz.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 69. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus