Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bekaitzez adlag inbidiaz.

Hala da ze, txanelari bekaitzez begira, mira eginik egon nintzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 50. orr.

Paul D-k, borroka egiteagatik dirua jasotzearekin txundituta, harriduraz eta bekaitzez so egin zion.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 361. orr.

Horregatik biziki maite nuen On Johann xaharra, bekaitzez begiratzen banion ere, beti zure inguru egoten ahal zelako zu zerbitzatzen.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 13. orr.

Raimundo Silva halako ernegu sor bat sentitu zuen gizon harekiko, nolabaiteko bekaitza, zeren bekaitzez zegoen [...]  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 160. orr.

Eta, irriaren ondotik, bihotza bigundu zitzaidan, zeren, ezker-eskuinetarat so eginik, ohartu bainintzen ezen ikaskideek bekaitzez bezala behatzen zidatela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 393. orr.

Anaiek bekaitzez begiratzen zioten; aitak, ordea, bere barnean hausnartzen zituen kontu hauek guztiak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 104. orr.

Eta Katherine alderrai ibiltzen zen eskularruginaren eta txanoginaren denden aurretik, eta sarri askotan han geratu zen luzaro hestebeteginaren aurpegi odolkoloreari bekaitzez so, hark barre egiten zuela bere txerri-okelen artean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 106. orr.

Liburu-dendaren atarian zutik, joaten ikusi zituen Perrettek, bekaitzez.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 51. orr.

Beharginek bekaitzez begiratzen diete, eta ez lanorduengatik bakarrik, baita buzo barik -hau da, kaleko jantzita- lan egiten dutelako ere.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 101. orr.

Bekaitzez ari naizela pentsatuko lukete.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 157. orr.

"Horretan habil, orduan? ", egin zuen berekiko Agravainek, "Eta erreginak bero hartzen hau, gainera", ikusi zuen, bekaitzez.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 19. orr.

[...] eta nola, horren kariaz, emakume guztiak, berde ez ezik, gorri eta zuri ere jarri ziren bekaitzez eta amorruz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 154. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus