Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta berriro behatu zuen horman goiti, koadrorantz, zeinak erakusten baitzuen txakur bat, mahai baten azpian jarria; baita buztinezko txarro bat eta beirazko ontzi bat ere, mahai gainean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 120. orr.
Han hotzago egiten zuen gazteluaren eraikin nagusian baino, eta aski beldurgarria izango zen hura bestela ere, inguruko horma guztietan, beirazko pitxerretan flotatzen, animaliak kontserban egon gabe ere. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 125. orr.
Baina abesbatza hura batez ere (Eresoinka-ko ia guztiak, eta Luis Mariano hauen artean), ahots sendo eta beirazkoekin gure abesti ederrak euskaraz abestuz. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 63. orr.
Manuelek mostradorea atondu zuen tabernan, eta emazteak sukaldean prestatutako pintxoen platerak erreskada egokian jarri, beirazko estalkitxoa eta guzti. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 80. orr.
Eta ikusi nuen haren begi-nini polit arimagabeetan, beirazko puxtarriak iduri, haserre gar ttikia pizten. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 163. orr.
Lan handiz zutitu eta kantu liburu zahar bat babesten zuen beirazko erakustoki batean aztertu nuen nire itxura. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 129. orr.
Bere bizitzaren hogeita hamar urte beirazko gaiak erosten eta saltzen eman zituen, eta beranduegi zen orain beste ezertan hasteko. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 71. orr.
Bere lepo luzexkan beirazko kate eta iduneko ugari zeuzkan zintzilik, eta zirgilo eta eraztun asko besoetan eta eskuetan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 87. orr.
Atondoan, beirazko eta burdina forjatuzko atetik Baldwinek bere andrea ikusi zuen espaloi-ertzean, zutik, garai, zurrun, eskularruak janzten. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 258. orr.
Gero, gela txiki eta atsegin batean eseri ziren denak, kandelen argitan, leihoen ordez beirazko atea zuen balkoi baten aurrez aurre. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 464. orr.
"Botilan bakarrik ditugu salgai", esan, eta beirazko flasko txiki bat bildu zion; hamar pastilla zuri zekartzan, elkarren kontra pilatuak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 172. orr.
Edna beirazko begiez itsasoari begira, eta ura uralitazkoa izango da Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 234. orr.
Beirazko kutxa batean sartuta kontserbatuak ematen zuten hirurek; beti itzalean egon behar zuten, inondik ere, komentu-itxurako gela haietan. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.
Beirazko atetik ikusten nuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 99. orr.
Kelley bentrilokuo ona zen eta harrigarria egiten zitzaien entzuleei Deeren beirazko bola laranja aingeruen hizkuntzan hitz egiten ikustea eta entzutea. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 57. orr.
Apartamentu bien arteko beirazko atea. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 123. orr.
Argazkirik onenak beren beirazko hilkutxa mehetatik kanpo daudenak izaten dira. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 55. orr.
Beirazko galeria garaian, lurretik sabairaino maldan igotzen diren korola itxi, erdi ireki edo zabalduzko bi multzoren artetik igarotzen naiz lehendabizi. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 271. orr.
Igogailutik ateratzean, beirazko ateaz beste aldera, aurreko espaloian, atzetik ibili zitzaiona ikusi egin zuen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 103. orr.
Estalkia kendu eta eskuaz garbitu nuen beirazko aho iluna. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 79. orr.
Halako batean sagarrondo bat aurkitu zuen, harresiaren ondo-ondoan, zaindarien etxetxoaren beirazko atzealdearen parean, garaia eta lodia bera, bestaldera sartzeko aproposa. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 30. orr.
Zure beirazko esku horiek mendiko iturrietako ura bezain gardenak dira. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 63. orr.
Jostorratz zorrotzeko hotza, bizkarrezurrean sartzen direnak, beirazko begietan, heriotzez ubeldutako ezpainetan. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 36. orr.
Hezurrean, kolagenoak egiten du erretxinarena, eta mineral-kristalek beirazko zuntzena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 23. orr.
-Zer da beirazko ontzia baino gauza samurragorik eta hauskorragorik? Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 123. orr.